AMPO SMART OIL & GAS proiektuan parte hartzen du

Smart Oil & Gas proiektua, non AMPO ari da parte hartzen Euskal Herriko beste 5 enpresekin, Euskal Herriko Energia Klusterraren babesarekin eta Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia Sarearen agente ezberdinekin. Proiektu honek  Oil & Gas sektoreko euskal enpresak balio erantsi altuko produktuekin eta soluzio integralekin bultzatzeko helburua jarraitzen du, upstream aplikazioetarako teknologia, osagai eta soluzio integratu, modular eta adimendunak diseinatuz eta garatuz.

Proiektu honek 5,6 Milioi euroko aurrekontua du 2019-2021 aldirako, eta Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programak finantzatzen du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) laguntzarekin.

Partzuergoa TUBACEX enpresak burutzen du, eta AMPO-ren parte-hartzeaz gain, sektoreko beste lau enpresa erreferenteren (Erreka, Fidegas, Hadimek eta Alerion) lankidetza, hainbat zentro teknologikoen laguntza (Tecnalia, Azterlan, CEIT eta Ikerlan) eta Fansens eta Lumiker enpresen lankidetza berezia ere baditu.

Proiektuaren helburu komuna bete ahal izateko, AMPOk bere balbulen diseinuetan, materialaren garapenean eta fabrikazio prozesuetan ezaugarri espezifikoak lortu beharko ditu sistemaren osagai bakoitzari aplikagarri zaizkion zehaztapenak eta araudia betetzeko. Gainerako parte-hartzaileekin batera lan egin beharko du, halaber, konponbide modularrak garatzeko eta itsas inguruneetan egindako garapen guztien funtzionamendua egiaztatzeko; horretarako, Bimepen HarshLab erabiliko dute, baita banku proba hiperbarikoak ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu proiektuaren webgunea: http://www.clusterenergia.com/smartoilgas

loading