AFRIKAKO “GREATER TORTUE AHMEYIM FLNG” PROIEKTU BERRITZAILEARENTZAKO BALBULAK

2020.urtean 550 balbula kriogeniko eta ez-kriogeniko hornitzeko kontratu berri bat lortu berri du AMPO POYAM VALVES-ek. Tartean, boladun balbulak eta globo eta konporta balbulak diseinatu eta ekoiztu beharko dituelarik. Balbula guzti hauek Afrikako bi herrialdeen mugak gainditzen dituen proiektu berritzaile batean instalatuko dira, BP bezeroaren “Greater Tortue Ahmeyim FLNG Development” proiektuaren lehen fasean, hain zuzen ere. Honako hau kontinente afrikarreko likidoturiko gasa (GNL) ustiatzeko offshore proiekturik sakonena izango da eta bi FLNG ontzi izango ditu, zeintzuk kostatik 8 kilometrotara kokatuko diren, Mauritania eta Senegaleko itsas mugan, hain zuzen.

 

Kontratu hau Saipem ingeniaritzak esleitu dio AMPOri, izan ere bera izango baita EPC lan guztiak garatuko dituena GNL terminalean. Saipem eta BP bezeroek honenbestez AMPO POYAM VALVES-engan jarri dute konfidantza guztira 550 boladun, konporta eta globo kriogeniko eta ez-kriogeniko diseinatu eta ekoizteko, zeintzuek 150lbs eta 1500lbs bitarteko presioak jasango dituzten. Likidoturiko gas naturalaren sektoreko balbulagile liderra kontsideratzen dute askok AMPO.

 

Sakonera handiko uretan kokaturik egongo den sistema batetik eta produkzio, biltegiratze eta GNL-aren deskargarako itsasontzi flotatzaile (FPSO) batetik abiatuta produzituko du gasa Greater Tortue Ahmeyim proiektuak. Bertan hidrokarburo osagai astunenak kenduz produzituko da gasa. Gas hau FLNG instalakuntza flotatzailera pasako da gero, kostatik gertu eta Mauritania eta Senegalen itsas mugan kokatzen den zentro berritzaile batetara. Urtean 2,5 milioi tona likidoturiko gas hornitzeko diseinaturik dago instalakuntza, ustiaguneak 15 trilioi oin kubiko gas baliabideak baldin baditu ere. Proiektu honek esportazio globalerako likidoturiko gasa hornitzeaz gain, Mauritania eta Senegalen kontsumitzeko  gasa ere eskainiko du.

 

AMPO POYAM VALVES harro dago proiektu berritzaile eta garrantzitsu honetan parte hartzeko aukera izanagatik eta horregatik lan egingo du gogor Afrikako instalakuntza hauetarako soluzio seguru eta fidagarriak hornitzeko. Honez gain, gogoz lanean jarraituko du BP eta SAIPEM bezeroekin epe luzeko harremanak landuz, biak baitira egun energia eta azpiegituren sektoreetan munduko liderrak.

loading