AFRIKAKO BIRFINDEGI HANDIENA IZANGO DEN DANGOTE PLANTARAKO 900 BALBULA

Nigeriako Lagos hiritik gertu kokatzen den eta egun eraikuntza fasean dagoen Dangote birfindegi eta konplexu petrokimikorako 900 konporta balbula hornituko ditu AMPOk 2020.urtean. Aurreikuspenen arabera, Afrikako petrolio birfindegi handiena izango da eta tren bakarreko munduko instalakuntzarik handiena baita ere.

EIL (Engineers India Limited) enpresak lortu zuen proiektu honetarako ingeniaritza, eraikuntza eta erosketen proiektua, Dangoteko ingeniaritza nagusia bilakatu zelarik. Gauzak honela, ingeniaritza nahiz erabiltzaile finalak AMPO POYAM VALVESengan jarri dute konfidantza, birfindegiko unitate ezberdinetarako eragingailu elektrikoak dituzten 900 konporta balbula diseinatu eta produzitzeko. Balbula horietako asko presio altuko zerbitzuetarako izango dira (2500 lbs) eta asko tamaina handikoak izango dira gainera. Balbula guztiak “Master station” deritzen sistemen bidez kontrolatuko dira, hauek ere AMPOk hornituko dituelarik. Balbula eta sistema guzti hauek ekipo kritikoak kontsideratzen dira.

AMPO POYAM VALVES-ek Afrikan duen presentzia indartuko du honenbestez, hito honen lorpenarekin.

Dangote konplexuak, $12bn-ko koste aurreikuspena duen proiektuak, egunean 650.000 upel birfintzeko ahalmena izango du, 830.000 tpa polipropileno ekoizteko ahalmenarekin batera. Bertan petrolio gordin arin eta ertain mota ugari prozesatuko dituzte, Euro V kalitateko erregai garbiak produzitzeko helburuarekin, tartean gasolina eta diesela eta baita hegazkinetarako erregaia eta polipropilenoa ere.

 

 

 

 

 

 

loading