• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    AMPO ARABIAK BERE HISTORIAKO ESKAERARIK HANDIENA SINATU DU C.A.T. GROUP…

    AMPOk bere Saudi Arabiako lantegian ekoizteko orain…

    AMPOK TAMAINA HANDIKO 180 KONPORTA BALBULA KRIOGENIKO ETA EZ-KRIOGENIKO HORNITUKO…

    AMPO POYAM VALVES aukeratu dute Arabia Saudiko…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP

    AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako…

    IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: HPCVALVE eta AMPOALY

    Ikerketa eta Garapeneko “HPCVALVE” eta “AMPOALY” izeneko…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

MEATZARITZA SEKTOREKO ARCELOR MITTAL NIPPON STEEL INDIA BEZEROARENTZAT ISS SISTEMA OSO BAT HORNITU DU AMPOK

20 May 2025
Partekatu

Indiako azpiegitura estrategiko bat den Dabuna–Sagasahi izeneko burdin kontzentratuko loien garraiorako proiektuan parte hartu du AMPOk, ISS (Integrated Smart Solutions) sistema oso bat diseinatu, fabrikatu eta hornituz. Sistema horrek 2 HPU (Unitate Hidrauliko) eta eskuz nahiz sistema hidrauliko bidez eragindako 65 boladun balbula barnebiltzen ditu, guztiak zerbitzu zorrotzenetarako diseinatuak eta ekipamendu kritiko gisa sailkatuak. ISS sistema horiek eta teknologia maila altuko balbula hauek Dabuna eta Sagasahi-ko burdin kontzentratuko loien ponpaketa-estazioetan instalatuko dira.

Hoditeria honek Dabuna eta Sagasahi konektatzen ditu, Odisha estatuan (India), 2 x 29 kilometroko distantzian, eta bai loien bai itzulerako uraren hoditeriak biltzen ditu. Hainbat fasetan 6, 12 eta 15 milioi tona urteko (MTPA) garraiatzeko diseinatua izan da sistema, 6 MTPAko hasierako gaitasunarekin eta 30 urteko bizitza baliagarria izateko aurreikuspenarekin.

Proiektu honen erabiltzailea ArcelorMittal Nippon Steel India Limited (AM/NS India) izango da, baina proiektua lankidetzan garatua izaten ari da, meatzaritza sektorean espezializatutako ingeniaritza-enpresa nagusietako bat den Ausenco-rekin. Bien esperientziak eta AMPOren balio teknologiko handiko soluzioek proiektu zorrotz honen arrakasta bermatu dute.

AMPOk hornitutako zerbitzu zorrotzetarako boladun balbulak diseinu flotantedunak dira, metalezko-itxierakoak eta 0 ihes bermatzen dutenak. Proiektu honetarako 20” eta 600 lbs bitarteko balbula hauek burdin hautsaren loien hoditeriako eskakizun zorrotzak betetzeko garatu dira bereziki. Balbula hauek benetan nabarmentzen dira industria-mailan, metalezko itxieraz gain, 0 ihes eskaintzen dutelako, eta hori ez da ohikoa izaten aplikazio zorrotz hauetan. AMPOren berrikuntza taldeak funtsezko rola izan du balbula eta HPU hauen diseinuan, errendimendu eta fidagarritasun optimoak bermatuz. Baina balbulak eta HPUak hornitzeaz gain, AMPOko ingeniari eta espezialistek ISS sistemaren instalazioan parte hartuko dute, gainbegiratze- eta martxan jartze-zerbitzuak eskainiz.

Burdinaren ustiapenarekin lotutako proiektuek errendimendu eta fidagarritasun maila apartak eskatzen dituzte, eta Dabuna–Sagasahi loien hoditeriaren proiektuak ere hala eskatzen du. Honenbestez, AMPOk hornitutako sistemen Errendimenduaren Berme Proban parte hartuko du, epe luzeko efizientzia eta fidagarritasuna bermatzeko helburuarekin.

Meatzaritza industriarako zerbitzu zorrotzetarako soluzioen hornikuntzan AMPOk duen ibilbideari esker hautatu gaitu bezeroak proiektu honetarako. Izan ere, antzeko proiektuetan nazioartean dugun esperientzia zabalarekin, eta sistemak (HPU barne) integratzeko eta exekuzioak bermatzeko dugun gaitasunarekin, berrikuntzan, teknologiaren abangoardian, bikaintasunean eta fidagarritasunean oinarritutako konpromisoa erakusten baitugu.

 

Beste berriak

27 July 2026
AMPO ARABIAK BERE HISTORIAKO ESKAERARIK HANDIENA SINATU DU C.A.T. GROUP INGENIARITZAREKIN, ARAMCOREN ZULUF IZENEKO GARAPEN PROIEKTURAKO
AMPOk bere Saudi Arabiako lantegian ekoizteko orain arte jasotako eskaerarik handiena sinatu berri du.…
Irakurri gehiago
23 July 2026
AMPOK TAMAINA HANDIKO 180 KONPORTA BALBULA KRIOGENIKO ETA EZ-KRIOGENIKO HORNITUKO DITU ARABIA SAUDIKO ARAMCOREN RIYAS NGL PROIEKTURAKO
AMPO POYAM VALVES aukeratu dute Arabia Saudiko Riyas NGL frakzionamendu-trenen proiekturako tamaina handiko eta…
Irakurri gehiago
09 July 2026
AMPOK MUNDUKO GNL PROIEKTU HANDIENETAKO BATEAN PARTE HARTU DU, 15.000 BALBULA INGURU HORNITUZ
Gaur egun eraikitzen ari diren munduko gas natural likidotuaren (GNL) esportaziorako terminal handienetako batean…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

Jarri gurekin harremanetan
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harpidetu gure buletinera

    Interesguneak

© Ampo 2026
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema