TAILANDIAKO NONG FAB BIRGASIFIKAZIO TERMINALERAKO 2550 BALBULA BAINO GEHIAGO

Tailandiako hegoekialdean dagoen Rayong probintzian kokaturiko LNG birgasifikazio terminal batetarako 2550 balbula baino gehiago hornitzen ari da egun AMPO POYAM VALVES, tartean: balio erantsi altuko boladun balbulak, tximeleta balbulak eta globo, konporta eta erretentzioko balbulak. Eraikuntza fasean dagoen birgasifikazio planta berri honek 5 mtpa LNG-ko ahalmen produktiboa izango du eta berau PTT LNG Company Limited enpresak operatuko du. Tailandiako petrolio eta gas konpainia nazionalak, hain zuzen ere. Bi biltegiratze tanke, 7,5 mtpa-ko birgasifikazio instalakuntza bat eta luzera zabaleko itsas-kai bat izango ditu planta honek. Itsas-kaia gainera LNG sektoreko luzeena izango da eta biltegiratze tankea munduko handienetakoa. Bestalde, jacking metodologiarekin eraikitako itsaspeko tunel luzeena ere izango du.

SPCC enpresaren gidaritzapean ari dira burutzen planta honen ingeniaritza, erosketa, eraikitze eta martxan jartzeko lanak, berau Saipem eta CTCI enpresen arteko joint venture bat izanik. Bi hauek mundu mailan energia sektorerako proiektuak garatzen dituzten ingeniaritzarik garrantzitsuenetakoak kontsideratzen dira.

LNG birgasifikazio terminal honetarako balio erantsi altuko 2550 balbula baino gehiago diseinatu eta ekoiztu ditu AMPO POYAM VALVES-ek. Tartean, 42” eta 900 lbs bitarteko boladun balbulak, 42” arteko tximeleta balbulak eta konporta, globo nahiz erretentzioko balbula kriogeniko eta ez kriogenikoak.

AMPO POYAM VALVES-ek mundu mailako LNG balbulen base instalatu zabalenetako bat dauka, LNG hornikuntza sare guztian zehar AMPOren ehundaka milaka balbula topatu daitezkeelarik. Bere soluzioen fidagarritasuna dela eta, boladun balbula kriogenikoetan mundu mailako lider kontsideratzen da egun, baita tamaina handiko balbulen kasuan ere. Kasu honetan erreferentzia ugari ditu gainera: Cheniere bezeroarentzat hornitutako 54”-ko top entry boladun balbula kriogenikoa, Shell bezeroarentzat hornitutako 42”-ko top entry boladun balbula kriogenikoa, Aramco-rentzat hornitutako 54”-ko top entry boladun balbula, zein aktuadore handi batekin entregatu zen, etab. Hau guztiaz gain aipatzekoa da baita ere merkatuko tximeleta balbula kriogenikorik berritzaile eta fidagarriena eskaintzen duela AMPO POYAM VALVES-ek, zein balbula mota hauen desabantaila nagusiei aurre egiteko diseinatua izan zen, fidagarritasun maximoa eskainiz honela.

AMPO POYAM VALVES-ek urte ugari daramatza CTCI eta Saipem bezeroekin elkarlanean, LNG nahiz bestelako proiektuetarako balio erantsi altuko soluzioak garatu eta eskainiz. Hau dela eta, bezero hauek berriro ere jarri dute AMPOrengan konfidantza Tailandiako proiektu hau garatzerako orduan. Aipatzekoa da gainera kooperatibak urte ugari daramatzala Tailandian lanean, PTT bezeroarekin eta baita beste operadore eta ingeniaritza batzuekin ere.

 

loading