News & Media
KASU AZTERKETAK
Aramcoren CRPO 82 eta 83 proiektuetarako itsasazpirako erretentzio balbulak
ERRONKA:
Los proyectos CRPO 82 y 83 en los campos petrolíferos Zuluf AH Este y Oeste, en Arabia Saudí, contemplaban la construcción de nuevas instalaciones offshore, como plataformas de cabezal de pozo, plataformas de conexión (tie-in) y plataformas de distribución eléctrica. Las válvulas subsea requeridas para este desarrollo debían garantizar la máxima fiabilidad y estanqueidad en condiciones extremas. Aramco y NPCC necesitaban válvulas de retención subsea de alto valor tecnológico, capaces de soportar un entorno operativo exigente, cumpliendo con los requisitos de diseño API 6DSS y alcanzando una vida útil de diseño de 50 años.
Arabia Saudiko Zuluf AH Ekialdeko eta Mendebaldeko petrolio-eremuetan kokatutako CRPO 82 eta 83 proiektuek offshore instalazio berriak eraikitzea barne hartzen zuten, hala nola putzu-buruetako goiko egiturak (wellhead topsides), lotura-plataformak (tie-in platforms) eta banaketa elektrikorako plataformak eraikitzea. Garapen honetarako beharrezkoak ziren itsasazpirako balbulek fidagarritasun eta estankotasun maximoa bermatu behar zuten baldintza gogorretan. Aramcok eta NPCCk errendimendu handiko itsasazpirako erretentzio balbulak behar zituzten, funtzionamendu-ingurune zorrotzak jasateko gai zirenak, API 6DSS diseinu-eskakizunak betez eta 50 urteko diseinu-bizitza bermatuz.
SOLUZIOA:
AMPOk itsasazpirako 10” eta 1500#-eko hainbat erretentzio balbula hornitu zituen, guztiak erreduktore bidezko eragingailuarekin eta ISO 13628-8 araudiaren araberako 4. klaseko interfazearekin hornituak. Balbulak barrutik 625 soldadura-estalduraz estali ziren, korrosioarekiko erresistentzia bikaina eta epe luzerako iraunkortasuna bermatzeko.
Balbula hauek proiektuaren eskakizun guztiak erabat bete zituzten, itzulera-kontrako funtzio fidagarria eta errendimendu sendoa bermatuz Aramcoren upstream instalazio hauetan. Proiektu honen exekuzio arrakastatsuak berriro ere erakutsi zuen AMPOk itsasazpirako balbula soluzio aurreratuetan mundu mailako fabrikatzaile lider gisa duen esperientzia eta fidagarritasuna.