IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: OMNIJOIN, SLAB6A ETA SystAMPO

 

OMNIJOIN PROIEKTUA

AMPO KOOP.E-K laguntza bat jaso su Ikerketa eta Garapeneko ondorengo proiektua gauzatu ahal izateko: “Lotura zein alboko prozesuen kontrol adimentsurako soluzio integrala”. Laguntza hau, HAZITEK programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak finantziatu du.

OMNIJOIN proiektu hau euskal industriaren sektore anitzetako hainbat enpresen hausnarketa prozesu amankomun baten ondorioa da, lotura prozesuen esparruan funtsezko behar batzuk identifikatu eta abantaila lehiakor bat lortzea helburu duena.

Behar horiei erantzuteko, arku elektriko bidezko soldadura bidezko lotura prozesuen ikuspegi globaletik, OMNIJOIN proiektua lotura prozesuaren kontrol adimentsu baterako soluzio integral bezala aurkezten da, non soldadura prozesuaren aurreko eta ondorengo berehalako etapak (tratamendua, inspekzioa,…) kontsideratzen diren. Horretarako OMNIJOIN-ek garatzen duen zelula robotizatuak prozesu aurreko ezaugarri eta baldintzak ebaluatzen ditu eta hauen gain eragiten du, arku bidezko soldadura bidez buruturiko lotura prozesuan aurreikusitako eraginaren arabera. Era berean arku bidezko soldadura prozesuaren aldagai nagusiak kontrolatzen ditu, honako hauek denbora errealean prozesuaren baldintzetara egokitzeko eta soldatutako loturaren gainean ekintza definitzeko ere, amaierako prozesuan oinarrituta.

 

SLAB6A PROIEKTUA

AMPO KOOP.E.-k beste laguntza bat jaso su Ikerketa eta Garapeneko ondorengo proiektu hau ere gauzatu ahal izateko: “CO2-aren atzemate eta biltegiratzerako presio altuko Through Conduit balbula gama berria”. Laguntza hau ere, HAZITEK programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak finantziatu du.

SLAB6A proiektuaren helburu orokorra atzemandako eta biltegiratutako CO2a CSS instalakuntzetan zehar garraiatzea ahalbideratuko duten fidagarritasun handiko eta presio altuko through Conduit balbula gama berri bat garatzea da, instalazio mota hauetan segurtasun baldintza maximoetan funtzionamendua bermatuz, zeintzuk era berean oil and gas industriak atmosferara isurtzen duen CO2 bolumena minimizatzea bilatzen duten.
 

SystAMPO PROIEKTUA

AMPO KOOP.E.-k beste laguntza bat jaso su Ikerketa eta Garapeneko hirugarren proiektu hau ere gauzatu ahal izateko: “Nikel oinarriko aleazioekin prozesatutako balio erantsi altuko galdaketa osagaien garapena”. Laguntza hau ere, HAZITEK programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak finantziatu du.

 
SystAMPO proiektuaren helburu nagusia nikel oinarria duten aleazioetan balio erantsi altuko galdaketa osagaiak garatzea da. Aleazio horien berezko konplexutasunak garapen sakonak eskatzen ditu, alor metalurgikoan, diseinuan eta baita prozesuan ere. Hori dela eta, helburu hau lortuko dela bermatzeko estrategia bat diseinatu da, ondorengo alorretan ekintzak gauzatuz:

  • “Nikel oinarriko aleazioen” aplikazioak.
  • Likido egoerako metalurgia.
  • Solido egoerako metalurgia.
  • Korrosioaren aurkako erresistentzia.
  • Hutsegiteen analisia.
loading