Kalitatea

  • Kalitatea eta fidagarritasuna bilatzen ditu AMPOk ekoizpen fase bakoitzean, eta baita bezeroenganako arreta zerbitzuan ere.
  • BP, Shell, Exxon Mobil eta Chevron bezalako erabiltzaile finalek, eta baita balbulagile nagusienek ere, AMPOrengan jarri dute konfidantza osoa.
  • Merkatuko kalitate prozesu zorrotzenak gainditzen dituzten produktu eta zerbitzuak eskaintzeko konpromisoa dugu.

Kalitatea

Ziurtagiriak eta onespenak

  • AMPOn etengabe jasotzen ditugu barne nahiz kanpoko ikuskaritzak, bezeroen eskakizunak eta nazioarteko arauak betetzen ditugula ziurtatzeko.
  • Ekoizpen urrats bakoitzean, eskaria jasotzen dugunetik produktua bezeroari entregatzen diogun arte, QA (kalitate kudeaketa) eskuliburuetan ezarritako arauen arabera lan egiten dugu.
  • ISO 9001 ziurtagiria dugu1991tik eta kanpoko erakunde nagusienen onespena ere badaukagu. Besteak beste, jarraian zehazten ditugun erakundeen onespena.
  • Soldadurako agiriak; ASME IX, EN-i dagokienez.
UKAS-AND-ISO-9001-2015---RG
certificate_3
certificate_2
certificate_4
certificate_5
certificate_6
certificate_7
certificate_8
certificate_9
certificate_10

ENTSEGU EZ SUNTSITZAILEAK

Entsegu ez suntsitzaileak burutzeko instalakuntza berrienekin kontatzen dugu eta honez gain, kalitatea bermatzeko langile kualifikatuak dauzkagu. Guzti honekin gure produktuen fidagarritasuna bermatzen dugularik.

AMPOn ondorengo Entsegu Ez-Suntsitzaileak burutzen ditugu, besteak beste:

  • X-izpiak (erradiografikoak, kobaltoa, iridioa eta azeleragailu lineala)
  • Likido sarkorrak
  • Partikula magnetikoak (hezea eta lehorra)
  • Ultrasoinu entseguak
  • PMI (Aleazio materialen identifikazio positiboa)
  • Dekapatua
  • 3 Dimentsioko kontrola

LABORATEGIAK

Hondar laborategia:

AMPO Galdategiko instalazioetan barneko laborategi bat dugu moldeaketa prozesuei jarraipen sakona egin eta produktuak kalitate gorena izan dezan ezaugarri onenak dituela bermatzeko. Hainbat neurketa sistematikoki egiten ditugu; hala nola, indarraren garapena, hondarraren tenperatura, granulometria, hauts edukia, etab.

Gas neurketetarako laborategia:

AMPOk fusio prozesuko oxigenoa eta hidrogenoa neurtzeko laborategia du.

Proba laborategia:

Entseguak burutzeko bigarren laborategi bat dauka galdategiak. Besteak beste, gure produktuek kalitate eta fidagarritasun gorenak eskaintzen dituztela bermatzeko. Laborategi honetan entsegu mekanikoak, analisi kimikoak, ferrita edukien probak, ikerketa metalografikoak, korrosio saiakuntzak, etab. burutzen dira.

loading