SKID EKOIZLE EZBERDINEI BIDERATURIKO INKONEL 625 MATERIALEAN EKOIZTURIKO 700 KONPORTA BALBULA BAINO GEHIAGO HORNITZEN ARI DA EGUN AMPO

AMPO POYAM VALVES tamaina txikiko baino presio altuko (1500 lbs) eta Inkonel 625 materialean ekoizturiko 700 balbula baino gehiago hornitzen ari da egun, Ekialde Hurbileko hainbat skid ekoizle erreferenterentzat. Balbula hauek Idiazabalen (Gipuzkoa) fabrikatzen ari dira, baina baita AMPO Arabian ere, Dammam-en (Saudi Arabia) daukagun eta iada Aramcoren onarpen ofiziala duen balbula fabrikan. Bere planta … Continued

4000 ANGELU BALBULA BAINO GEHIAGO INDIAKO VEDANTA LANJIGARH ALUMINA FINDEGIAREN ZABALKUNDE PROIEKTURAKO

4000 angelu balbula baino gehiago hornitzen ari da egun AMPO POYAM VALVES Indian kokaturik dagoen Lanjigarh Alumina findegiaren zabalkunde proiekturako, zeinak bere ekoizpen ahalmena 2 MPTA-tik 5 MPTA-ra areagotuko duen. Proiektu honek munduko alumina fintze-konplexu handienetako batean bilakatuko du Vedantarena den alumina findegi hau. Vedanta Aluminium Limited bezeroak AMPO POYAM VALVES-engan jarri du konfiantza proiektu … Continued

MEXIKOKO DOS BOCAS BIRFINDEGIRAKO BALIO TEKNOLOGIKO ALTUKO AR BALBULAK

Tabascon-n (Mexiko) eraikitzen ari diren Dos Bocas birfindegirako zerbitzu zorrotzerako ar balbula ugari hornitu ditu AMPO POYAM VALVES-ek. Findegiak egunean 340.000 upel (bpd) prozesatzeko ahalmena izango du eta 170.000 bpd gasolina eta 120.000 bpd diesel (sufre maila baxukoa) ekoiztuko ditu. AMPO POYAM VALVES-ek 18” eta 300 lbs bitarteko hainbat metal-metal ar balbula diseinatu, fabrikatu eta … Continued

INDONESIAKO BALIKPAPAN BIRFINDEGIRAKO TAMAINA HANDIKO KONPORTA BALBULAK ETA ASENTU METALIKODUN BOLADUN BALBULAK

Indonesiako Borneo uhartean kokatzen den Balikpapan birfindegiaren Master Plan garapen proiekturako tamaina handiko 300 konporta eta boladun balbula baino gehiago hornitu ditu AMPOk. Hedapen proiektu hau bi fasetan ari dira gauzatzen. Lehen fasea instalazioen ekoizpen-ahalmena 260.000 b/d-tik 360.000 b/d-ra areagotzean oinarritu da eta bigarren faseak aldiz Ekialdi Hurbileko petrolio gordina kudeatzeko birfindegiaren malgutasuna areagotzea izango … Continued

INDIAKO NALCO IZENEKO ALUMINIO BIRFINDEGIRAKO 2100 ANGELU BALBULA BAINO GEHIAGO BIDALI BERRI DITU AMPOK

AMPO POYAM VALVESek zerbitzu zorrotzerako 2100 angelu balbula baino gehiago bidali berri dizkio NALCO-ri (National Aluminium Company Limited), Indiako bauxita, alumina eta aluminiozko konplexu energetikorik handienetako bat denari, hain zuzen. Konpainiak birfindegi honen bosgarren hoditeria bat instalatzeko asmoa dauka Damanjodin (Dist Koraput, Odisha, India) duen alumina findegian, bere hedapen-programaren hirugarren fase baten barruan. Fluxu berri … Continued

ARAMCO-RI BALIO ERANTSI ALTUKO BALBULA ETA ZERBITZUAK HORNITZEKO AKORDIO GLOBAL BAT SINATU BERRI DU AMPOK

Dhahran, Saudi Arabia, 2022ko urtarrila – AMPOk akordio marko bat sinatu berri du Aramcorekin, Saudi Arabiako Dhahran hirian ospatutako IKTVA (In-Kingdom Total Value add) izeneko erakustazoka batean. Ekitaldi hau herrialdeko enpresa energetiko garrantzitsuena den Aramcok berak antolatu zuen eta urtarrilaren 24tik 26ra ospatu zen, AMPOk stand propio batekin parte hartu zuelarik gainera. Hitzarmenak balio teknologiko … Continued

ADIPEC ERAKUSTAZOKAN BISITA GAITZAZU

ADIPEC 2021 erakustazoka Abu Dhabin (UAE, Arabiar Emirerriak) ospatuko da azaroaren 15etik 18ra bitartean. Honako hau energia sektoreko mundu mailako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da eta AMPO POYAM VALVES-ek bertan hartuko du parte, Abu Dhabi National Exhibition Centre deritzon konbentzio zentruko 9514 standean. (Hall 9) Bertan gure produktu batzuk aurkituko dira ikusgai, nahiz eta katalogo osoaren … Continued

KAZAKHSTANEN BALBULAK EKOIZTEKO HELBURUAREKIN JOINT VENTURE BAT SORTU DU AMPOK, AKSAI INDUSTRIAL PARK ENPRESAREKIN INDARRAK BATUZ

AMPO POYAM VALVES-ek lankidetza hitzarmen bat iragarri du gaur, Aksai Industrial Park izeneko enpresarekin batu eta “AMPO Caspian LLP” izeneko joint venture bat sortu duela jakinaraziz. Enpresa berri honek energia sektorerako balio erantsi altuko balbulak ekoiztuko ditu Kazakhstanen, horretarako puntako ekoizpen eta zerbitzu instalazioak izango dituelarik Aksai hirian. Ekimen honen helburu nagusia Kazakhstan eta Kaspiar … Continued

INDIAKO GURU GOBIND SINGH BIRFINDEGIAREN GUNE PETROKIMIKO BERRIRAKO 2200 BALBULA BAINO GEHIAGO

Indiako industria energetikoaren eragile garrantzitsuenetako bat den eta era berean herrialdeko bosgarren birfindegirik handienaren (Guru Gobind Singh) jabe den HMEL enpresak, 2200 konporta, globo eta erretentzio balbula kriogeniko eta ez kriogeniko baino gehiago diseinatu eta ekoizteko kontratua esleitu dio AMPO POYAM VALVES-i, tartean presio altuko aplikazioetarako hainbat balbula ere badaudelarik. Indiako Punjab estatuko Bathinda herrian … Continued

ERRUSIAKO ARCTIC LNG 2 PROIEKTURAKO 20.000 BALBULA BAINO GEHIAGO HORNITZEN ARI DA AMPO

AMPOren milaka eta milaka balbula daude instalatuta egun munduko gas likuefakzio terminal gehienetan, eta ARCTIC LNG 2 ez da salbuespena izango. AMPOren balbuletako dibisioak, bola, konporta, globo eta erretentzioko 20.000 balbularen diseinua amaitu du eta euren produkzioan murgilduta dago momentu hauetan. Gydan izeneko penintsulan kokatuta dago ARCTIC LNG 2 izeneko terminal hau, Siberiako mendebaldean eta … Continued

loading