News & Media
BERRIAK
AMPO POYAM VALVES-ek arrakastaz diseinatu eta hornitu ditu 30”ko tenperatura altuko (752ºF) asentu metalikodun boladun balbula ugari, Saudi Arabiako Jafurah gas-eremuko sufre-instalalazioetarako.
Balbula hauek funtsezko zeregina izango dute Jafurah eremu gasistikoaren zerbitzu eta interkonexio instalazioetan. Eremu honek 1.100 milioi oin kubiko egunean (Bcfd) prozesatuko ditu, inguruko guneetatik datorren gas ez-konbentzionala (shale gasa), hain zuzen. Proiektuak gas komertziala, etanoa, gas naturalaren likidoak eta kondentsatua ekoitziko ditu, Aramcoren epe luzerako estrategiaren baitan, hurrengo hamarkadan gas ez-konbentzionalaren ekoizpena 3 Bcfd-ra handitzeko helburuarekin.
Denbora, funtsezko faktorea
Proiektuaren egutegi zorrotzak erantzun azkar eta eraginkorra eskatzen zuen, eta AMPO kooperatibak berriz ere erakutsi zuen fast-track balbulen fabrikazioan duen lidergoa. Entrega-epe zorrotzak betetzeko dugun gaitasuna, kalitatea zalantzan jarri gabe, funtsezkoa izan da proiektu hau lortzeko, balio handiko eta neurrira egindako soluzio teknologikoetan dugun eskarmentuarekin batera.
Frogatutako esperientzia tenperatura altuko aplikazioetan
Baldintza zorrotzenetarako balbulak diseinatzen eta fabrikatzen esperientzia zabala izanik, AMPO POYAM VALVES tenperatura altuko aplikazioetan konfiantzazko partner bilakatu da. Gure ingeniaritza aurreratua eta fabrikazio-prozesu aurrerakoiek aukera ematen digute eraginkorrak eta fidagarriak diren soluzioak eskaintzeko, ingurune zorrotzenetara egokituta. Esperientzia hori funtsezkoa izan da Jafurah proiektuaren eskakizun bereziei erantzuteko.
Instalazio eraginkorrerako zerbitzuak
Bikaintasunarekiko dugun konpromisoaren parte gisa, AMPO SERVICE-eko teknikariek balbulen instalazioan eta martxan jartzean laguntza emango dute plantan, hasieratik balbulen integrazio egokia eta errendimendu optimoa bermatzeko helburuarekin.
Hyundai Engineering-ek, EPC gisa, Hyundai Engineering and Construction eta azken erabiltzailea den Aramcorekin lankidetzan, AMPO POYAM VALVESengan jarri dute konfiantza balio teknologiko handiko balbulak diseinatzeko eta fabrikatzeko, gure enpresa mundu mailako erreferente gisa sendotuz.