• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    AMPOK BALBULA KRIOGENIKOAK HORNITUKO DITU NET ZERO TEESSIDE (NZT) ERRESUMA…

    AMPOk trantsizio energetikoarekiko konpromisoa indartzen jarraitzen du,…

    AMPOK BALBULEN FABRIKAZIO ETA ZERBITZUETARAKO PLANTA BERRIA INAUGURATU DU KAZAKHSTANEN

    Idiazabalgo kooperatibak Kaspiar eskualdean duen presentzia indartu…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP

    AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako…

    IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: HPCVALVE eta AMPOALY

    Ikerketa eta Garapeneko “HPCVALVE” eta “AMPOALY” izeneko…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

HIDROGENO GARBIAREN EUROPAR ALIANTZAREKIN BAT EGIN DU AMPOK

05 July 2021
Partekatu

Europako Hidrogeno Garbiaren Aliantzarekin (ECH2A) egin du bat AMPOk orain gutxi, aliantza honek industria, instituzio nazional eta publikoak, gizarte zibila eta beste hainbat eragile eta interes talde ere batzen dituelarik. Arlo honetan Europar Batasunaren mundu mailako lidergotza eraiki eta Europar Batasunak 2050.urterako karbonoaren neutraltasuna lortzeko duen konpromisoaren alde lan egitea da aliantza honen helburua. Aliantza honetako kideak hidrogenoaren balio-kate osoaren parte dira, hidrogeno berriztagarria eta karbono maila baxuko hidrogenoa barnebilduz, materia honen produkziotik hasi eta energia, mugikortasun, industria eta klimatizazio sektoreetako transmisioa lantzen dutenak, hain zuzen.

Aliantza honek inbertsio agenda bat definituko du eta hidrogenoaren balio katearen zabalkundea babestuko du Europa osoan zehar, zeregin erabakigarria izango duelarik hidrogenoaren Europako estrategia berriaren ekintzak erraztu eta inplementatzerako orduan. Horretarako 430 bilioi euroko inbertsio bat aurreikusten da 2030erako, batez ere hidrogeno berriztagarriaren eta karbono maila baxuko hidrogenoaren ekoizpena eta eskaria areagotzeko helburuarekin.

ECH2A aliantzarekin bat eginez, Europako beste eragile batzuekin lankidetzan jarduteko aukera izango du AMPOk, horretarako bere esperientzia teknologikoa eskaini eta honela hidrogenoaren ekonomia berdea lortzeko trantsizio europearra ahalik eta efiziente eta eraginkorrena izateko lan egingo duelarik.

Hidrogenoa funtsezkoa izango da Europako Akordio Berdean eta energia garbietarako Europako trantsizioan ezarritako helburuak lortzeko. Hidrogenoak hainbat erabilera energetiko eta ez-energetiko ditu, energia berriztagarrien biltegiratzetik hasi, erregai astunak garraiatzera eta baita energian intentsiboak diren industriaren energia edo lehengaietan, altzairu eta industria kimikoen sektorean, esaterako.

Are garrantzitsuagoa dena; hidrogenoak klima eta ingurumena errespetatzen ditu, ez baitu zuzenean karbono dioxidorik isurtzen. Honela prozesu industrialak eta ekonomia bera deskarbonizatzeko soluzioa eskaintzen du, karbono isurpenak murriztuz. Premiazkoa eta erronka handia dena gaur egun.

 

 

 

Beste berriak

21 September 2026
AMPOK BALBULA KRIOGENIKOAK HORNITUKO DITU NET ZERO TEESSIDE (NZT) ERRESUMA BATUKO PROIEKTURAKO
AMPOk trantsizio energetikoarekiko konpromisoa indartzen jarraitzen du, konporta, globo eta erretentzio balbula kriogenikoak hornitzeko…
Irakurri gehiago
17 September 2026
AMPOK BALBULEN FABRIKAZIO ETA ZERBITZUETARAKO PLANTA BERRIA INAUGURATU DU KAZAKHSTANEN
Idiazabalgo kooperatibak Kaspiar eskualdean duen presentzia indartu du AMPO KAZAKHSTANen bidez, balio teknologiko handiko…
Irakurri gehiago
08 September 2026
AMPOK ISS INTEGRAZIO-SOLUZIO BAT HORNITU DU, ZERBITZU ZORROTZETARAKO BOLADUN BALBULAZ, KONTROL-PANELEZ ETA POTENTZIA HIDRAULIKOKO UNITATE (HPU) BATEZ OSATUA, BRASILGO CBMM ENPRESAREN MEATZARITZA PROIEKTURAKO
AMPOk arrakastaz hornitu du ISS (Integrated Smart Solution) soluzio oso bat, Brasilgo Minas Gerais…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

Jarri gurekin harremanetan
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harpidetu gure buletinera

    Interesguneak

© Ampo 2026
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema