• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    AMPOK SENDOTU EGIN DU BERE PRESENTZIA QATARGO NORTH FIELD EAST…

    AMPOk harrotasunez parte hartu du Qatargo North…

    BALIO TEKNOLOGIKO HANDIKO 4.000 BALBULA BAINO GEHIAGO HORNITZEN ARI DA…

    AMPO POYAM VALVES funtsezko eginkizuna betetzen ari…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: HPCVALVE eta AMPOALY

    Ikerketa eta Garapeneko “HPCVALVE” eta “AMPOALY” izeneko…

    BALBULAK FABRIKATZEKO PROZESUAN INBERTSIO GARRANTZITSUAK

    2019an mekanizazio- eta soldadura estaldurak burutzeko lantegia…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

EXXONMOBIL-EN ANBERESKO BIRFINDEGIRAKO KONPORTA MOTAKO TANDEM BALBULAK HORNITU DITU AMPOK

08 July 2025
Partekatu

AMPO POYAM VALVES-ek balio teknologiko altuko konporta motako tandem balbulak diseinatu eta hornitu ditu ExxonMobilen Anberesko birfindegiarentzat, zeina Europa mailako energia-sareko instalazio estrategiko bat den. Belgikako Anberesko portuan kokaturik, 1953tik dago martxan findegi hau eta egunean 320.000 upel inguru ekoizteko gaitasuna du. AMPOren konporta motako tandem balbulak findegiaren Erreformatze Katalitikoaren unitatean instalatuko dira —ExxonMobilen izendapenaren arabera, Power Former izenekoan—, eta zeregin erabakigarria izango dute nafta kalitatea eta oktano handiko hidrokarburoen ekoizpena hobetzeko prozesuan, gasolinaren oktano-indizea handitzea ahalbidetuz. Horrez gain, prozesu honek hidrogenoa sortzen du azpiproduktu gisa, industria efizientzia handiagoa lortzea ahalbideratuz.

AMPOren esperientzia eta ezagutza teknikoak funtsezkoak izan dira bezeroari balbulen hautaketan aholkularitza eskaintzerako orduan, 2005etik antzeko proiektuetan izandako ibilbide sendoan oinarrituta. Hornitutako balbulak aurpegien arteko distantzia zehatz batekin diseinatu dira, 550ºC-tik gorako tenperatura altuko zerbitzuetan segurtasun eta fidagarritasuna bermatzeko. Balbula bakoitzak tapa pertsonalizatuak, hidrogeno isuriak sahiesteko enpaketadura eta material bereziak, errendimendu altuko estaldurak, material bereziko osagaiak eta gainazaleko akabera espezifikoak ditu, besteak beste. Konfigurazio tandemaren konplexutasuna kontuan hartuta, kalitate-kontrol zorrotzak eta saiakuntza espezifikoak egin dira aplikazio honek eskatzen dituen baldintza zorrotzak betetzeko.

Era berean, balbula multzoaren tamaina handiak eta diseinu bereziak garraio-metodo espezializatu baten erabilera eskatu dute. Bezeroak kalitatearekiko duen konpromiso sendoa ikusita, tandem balbulen saiakuntza oso bat egiteko eskatu zuen ExxonMobilek AMPOren instalazioetan, bidalketa egin aurretik.

Hauek izango dira Anberesko findegiaren prozesu honetan instalatuko diren AMPOren konporta motako lehen tandem balbulak, nahiz eta bezeroak aurretik ere AMPO POYAM balbulak erabili izan dituen antzeko aplikazioetan. Gure soluzioek aurreko proiektuetan izan duten errendimendu bikainak bultzatu du bezeroa lehendik zituen balbulak AMPOren teknologia aurreratuarekin ordezkatzera, planta osoaren fidagarritasuna eta efizientzia hobetzeko helburuarekin.

Proiektu honek indartu egiten du AMPOren lidergoa findegi-prozesu zorrotzenetarako balio teknologiko handiko balbula-soluzioen hornikuntzan, mundu osoko bezero liderrentzat fidagarritasuna, segurtasuna eta efizientzia bermatuz.

 

Beste berriak

13 October 2025
AMPOK SENDOTU EGIN DU BERE PRESENTZIA QATARGO NORTH FIELD EAST LNG HEDAPEN-PROIEKTUAN, BALIO TEKNOLOGIKO HANDIKO 1.400 BALBULA BAINO GEHIAGO HORNITUZ, HIPPS SOLUZIOAK BARNE
AMPOk harrotasunez parte hartu du Qatargo North Field East (NFE) LNG hedapen-proiektuan, munduko GNL…
Irakurri gehiago
06 October 2025
2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK
AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren bilakaera eta pertsona, bezero, ingurumen, kolaboratzaile eta…
Irakurri gehiago
18 September 2025
BALIO TEKNOLOGIKO HANDIKO 4.000 BALBULA BAINO GEHIAGO HORNITZEN ARI DA AMPO, ARAMCO-REN MARJAN INCREMENT IZENEKO PROGRAMARAKO
AMPO POYAM VALVES funtsezko eginkizuna betetzen ari da Ekialde Hurbileko energia-garapen estrategikoenetako batean: Aramcoren…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harremanetarako
© Ampo 2023
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema