News & Media
BERRIAK
ARAMCOREN INSTALAKUNTZEN MANTENTZE- ETA BERRITZE- PROIEKTUETARAKO TAMAINA HANDIKO ETA PRESIO ALTUKO MRO BALBULAK HORNITU DITU AMPOK
AMPO SERVICE-ek arrakastaz hornitu ditu tamaina handiko eta presio altuko hainbat MRO balbula, Saudi Aramcoren findegi eta gasbideetako mantentze-, birgaitze- eta modernizazio-proiektu ezberdinetarako. Proiektu honek agerian uzten du zerbitzu azidoko (sour service) aplikazioetarako neurrira egindako MRO soluzioak eskaintzeko AMPOk duen gaitasuna, zehaztapen zorrotzenak betez.
Zerbitzu azidorako tamaina handiko eta presio altuko balbulak barne hartzen ditu eskariak; besteak beste, 46”-600#, 40”-600# eta 30”-600#-ko boladun balbulak, baita 6”-900#-ko konporta-balbulen pakete garrantzitsu bat ere, gehienak INC625 bidezko soldadura-estaldurekin. Balbula horiek berariaz diseinatu dira Aramcoren instalazioetako baldintza zorrotzetan jarduteko, segurtasun, fidagarritasun eta SAMSS zein IOGP estandarren betetze-maila gorena bermatuz.
AMPOren ingeniaritza-gaitasun aurreratuek, tamaina handiko eta presio altuko balbulen ekoizpen-gaitasunarekin eta soldadura-estaldurak egiteko ahalmenarekin batera, soluzio hauek Aramcoren proiektuetarako bereziki egoki bilakatzen dituzte. Gainera, kooperatibak Saudi Arabian duen presentzia lokalak aukera ematen du Aramcoren ingeniaritza- eta hornikuntza-kateetako taldeekin lankidetza tekniko eta komertzial estua izateko, entregak epean eta zehaztapenen arabera egitea bermatuz.
Abangoardiako ekipamendu eta teknologiei esker, balbula bereziak ahalik eta eperik laburrenean fabrikatzeko gaitasuna du AMPO POYAM VALVES-ek. Halaber, AMPO SERVICE-ek instalatutako edozein balbula ordezka dezake “plug and play” ikuspegiarekin, balbulen aurpegien arteko neurrietara egokituz eta %100 bateragarriak diren balbulak hornituz.
Saudi Arabian gauzatutako MRO proiektu honen bidez, AMPO POYAM VALVES-ek Ekialde Hurbilean duen presentzia indartzen du, eta Aramcori zerbitzu zorrotzenetarako balbula-soluzio teknologikoki aurreratuak eskaintzeko konpromisoa berresten du.