• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    1.300 BALBULA KRIOGENIKO BAINO GEHIAGO HORNITUKO DIZKIO AMPOK ALEMANIAKO HANSEATIC…

    1.300 balbula kriogeniko baino gehiago hornitzeko hautatu…

    MEATZARITZA SEKTOREKO ARCELOR MITTAL NIPPON STEEL INDIA BEZEROARENTZAT ISS SISTEMA…

    Indiako azpiegitura estrategiko bat den Dabuna–Sagasahi izeneko…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: HPCVALVE eta AMPOALY

    Ikerketa eta Garapeneko “HPCVALVE” eta “AMPOALY” izeneko…

    BALBULAK FABRIKATZEKO PROZESUAN INBERTSIO GARRANTZITSUAK

    2019an mekanizazio- eta soldadura estaldurak burutzeko lantegia…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

    AMPOk EIC Fundazioaren inaugurazioan parte hartu du, trantsizio energetikoarekiko konpromisoa…

    Joan den astean, AMPOk, Energy Intelligence Center…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

AMPOk EIC Fundazioaren inaugurazioan parte hartu du, trantsizio energetikoarekiko konpromisoa indartuz

12 December 2024
Partekatu

Joan den astean, AMPOk, Energy Intelligence Center (EIC) Fundazioaren kide gisa, entitate horren inaugurazioan parte hartu zuen. Fundazioak EIC zentroa kudeatuko du, I+G+b kolaboratiboko plataforma bat, trantsizio energetikorako funtsezko teknologiak garatzen lider izateko sortua.

Ekitaldia Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Teknologikoan izan zen, Abanto-Zierbenan (Bizkaia), eta bertan izan ziren hainbat agintari, hala nola, Imanol Pradales Lehendakaria  eta Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Elixabete Etxanobe.

AMPO gaur egun Energy Advanced Engineering Fundazioaren lehendakari da, eta fundazio hau Tubacex, Tubos Reunidos, Vicinay eta AMPOk osatzen dute. EVE (Energiaren Euskal Erakundea), BH2C (Euskal Hidrogenoaren Korridorea), Nortegas, Petronor eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, EIC fundazioaren patronatua osatzen dute. Fundazio honen helburua Euskadi klima-aldaketaren aurkako borrokan eta industria-deskarbonizazioan nazioarteko erreferente bihurtzea da.

Fundazioaren patronatuaren kide dira: Mikel Amundarain, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia (EVE); José Ignacio Zudaire, Euskal Hidrogenoaren Korridoreko presidentea (BH2C); Leire Colomo, Energy Advanced Engineering Fundazioaren presidentea eta AMPOko Berrikuntza eta Produktu Garapeneko zuzendaria; Juan Villar, Nortegaseko kontseilari ordezkaria; José Luque, Petronorreko kontseilari ordezkaria; eta Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta EIC fundazioaren lehendakaria.

EIC Fundazioak ekintzak bideratuko ditu deskarbonizazio eraginkorra ahalbidetuko duten teknologien garapena eta bilakaera sustatzeko. Gainera, sektore energetikorako azpisistemak eta osagaiak diseinatu eta fabrikatzeko jarduera aurreratuetan zentratuko da, deskarbonizazio zailak dituzten prozesuetan arreta jarriz, hala nola garraio astunean edo distantzia luzekoan, tenperatura altuko prozesu industrialetan eta karbono aztarna baxua duten energiak ekoiztean. Helburua jarduera berriak sortzea eta euskal enpresen nazioarteko lidergoa mantentzea da.

Horretarako, EIC Fundazioak zaintza teknologikoa egingo du; talentua garatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko ekimenak sortuko ditu;  nazioarteko posizionamendu aktibo bat egingo du inbertsio eta proiektu berritzaileak erakartzeko helburuarekin; eta I+G+b kolaboratiboa bultzatuko du EIC ekosistemako enpresen artean. Jarduera hau EIC zentroan egingo da, Bizkaiko Ezkerraldea/Meatzaldea Parke Teknologikoan kokatua, eta ikerketa eta garapen kolaboratiboetarako espazioak ditu, hala nola, sektore energetikoko enpresentzako bulegoak eta I+G+b laborategiak, laborategi espezializatu bat eta energia-trantsiziorako eskala errealeko entseguetarako makinak instalatzeko eremu handi bat.

Ekosistema honen kide aktibo gisa, AMPOk paper garrantzitsua izango du beharrezkoak diren garapen berrietara bideratutako ekosistema teknologiko-industrial bat garatu eta sendotzen, garapen teknologikoan eta ezagutza sortzean oinarrituz. EICn, gainera, AMPOk I+G+b proiektuak garatzeko aukera izango du, eta horretarako, azpiegiturak, ekipamenduak, laborategi espezializatuak eta punta-puntako teknologia eta makineria dituzten tailerrak izango ditu eskura.

Lankidetza honekin, AMPOk iraunkortasunarekiko, garapen industrialarekiko eta trantsizio energetikoarekiko duen konpromisoa berresten du, etorkizunerako funtsezkoa den sektorean duen lidergoa sendotuz.

Beste berriak

12 December 2024
1.300 BALBULA KRIOGENIKO BAINO GEHIAGO HORNITUKO DIZKIO AMPOK ALEMANIAKO HANSEATIC ENERGY HUB – STADE LNG TERMINALARI
1.300 balbula kriogeniko baino gehiago hornitzeko hautatu du Hanseatic Energy Hub-ek AMPO, gaur egun…
Irakurri gehiago
12 December 2024
MEATZARITZA SEKTOREKO ARCELOR MITTAL NIPPON STEEL INDIA BEZEROARENTZAT ISS SISTEMA OSO BAT HORNITU DU AMPOK
Indiako azpiegitura estrategiko bat den Dabuna–Sagasahi izeneko burdin kontzentratuko loien garraiorako proiektuan parte hartu…
Irakurri gehiago
12 December 2024
ESTATU BATUETAKO PORT ARTHUR LNG TERMINALERAKO BALIO TEKNOLOGIKO ALTUKO BALBULA KRIOGENIKO ETA EZ KRIOGENIKOAK HORNITZEN ARI DA AMPO
Funtsezko eginkizuna betetzen ari da AMPO Port Arthur LNG proiektuan, bertarako balio teknologiko handiko…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harremanetarako
© Ampo 2023
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema