• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    AMPOK ARRAKASTAZ GAINDITU DU ESTATU BATUETAKO FINDEGI GARRANTZITSU BATERAKO NEURRIRA…

    AMPOk arrakastaz hornitu du AEBetan kokatutako findegi…

    AMPOK BALIO TEKNOLOGIKO ALTUKO BOLADUN BALBULA HIPERZENTRIKOAK HORNITU DITU TCO-REN…

    AMPOk arrakastaz hornitu ditu exzentrikotasun hirukoitzeko boladun…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: HPCVALVE eta AMPOALY

    Ikerketa eta Garapeneko “HPCVALVE” eta “AMPOALY” izeneko…

    BALBULAK FABRIKATZEKO PROZESUAN INBERTSIO GARRANTZITSUAK

    2019an mekanizazio- eta soldadura estaldurak burutzeko lantegia…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

AMPOK ARRAKASTAZ GAINDITU DU ESTATU BATUETAKO FINDEGI GARRANTZITSU BATERAKO NEURRIRA GARATUTAKO KONTROL PANELAREKIN HORNITUTAKO SWITCH PLUG BALBULA BATEN LEHEN URTEKO OPERAZIOA

19 January 2026
Partekatu

AMPOk arrakastaz hornitu du AEBetan kokatutako findegi garrantzitsu baten DCU unitaterako neurrira egindako switch plug balbula baten soluzioa, barnean garatutako kontrol-panel batekin batera. Herrialdearen ipar-ekialdean kokatutako findegiak egunean 144.000 upel gordin prozesatzeko gaitasuna du (bpcd), eta funtsezko eginkizuna betetzen du gordin arinak eta sufre-eduki handiko gordin astunak gasolina, destilatuetan, asfaltoan, gas natural likidoetan, produktu petrokimikoetan, propanoan eta fuel-olio astunean bihurtzeko prozesuan.

Prozesu kritiko baterako balbula kritikoa

Proiektu honen barruan 12” eta 600# klaseko teknologia maila altuko switch plug balbula dago,  aleazio bereziz fabrikatua eta DCU unitatean instalatua izan zena; unitate hori findegiko zorrotzenetakoa eta segurtasun-ikuspegitik kritikoenetakoa delarik. Balbula honek funtzio nagusi bat betetzen du: tenperatura altuko prozesu-fluidoa danbor desberdinetara bideratzea. Horregatik, DCUko zein instalazio osoko balbularik garrantzitsuenetako bat da honako hau.

Fidagarritasun eta segurtasun handiena bermatzeko, AMPOk bikoiztutako erredundantzia-sistemak integratu zituen, besteak beste:

  • Obturadorearen posizioaren denbora errealeko enkoderra
  • Bikoiztutako erredundantzia duten amaierako etengailuak
  • Balbularen aginte-lana eta kontrol-aretoarekiko komunikazio jarraitua bermatzen dituen kontrol-panel osoa

Neurrira egindako ISS soluzio adimendun eta integratua

Proiektua AMPOren ISS (Integrated Smart Solutions) ingeniaritza-taldeak eta azken erabiltzaileak elkarlanean garatu zuten, findegiaren eskakizun operatiboekin %100ean lerrokatutako ad hoc soluzioa lortuz. Lankidetza horri esker, AMPOk plantako beste balbula batzuekin zeuden kezkei erantzun ahal izan zien, eta erabat optimizatutako proiektu bat hornitu, prozesuaren errendimendu orokorra eta fidagarritasuna hobetuz.

Saiakuntza zorrotzak eta birfindegian laguntza teknikoa

Bidali aurretik, multzo osoak —balbula, kontrol-panela, komunikazio-sistemak eta gainerako osagaiak barne— FAT probak (Final Acceptance Testing) zorrotz gainditu zituen AMPOren instalazioetan.

Behin birfindegian, AMPO SERVICE taldeko kide eta ISS alorreko espezialistek osaturiko taldeak instalazio-, martxan jartze- eta abiarazte-lanetan laguntza eskaini zuen bezeroaren plantan, integrazio eta funtzionamendu ezin hobea bermatuz.

Urtebeteko funtzionamendu arrakastatsua

Abian jarri zenetik, neurrira egindako switch plug balbula honen soluzioak, barnean garatutako kontrol-panel osoarekin batera, arrakastaz gainditu du findegian egindako lehen urte osoko operazioa. Denbora-tarte horretan, sistemak fidagarritasun bikaina, errendimendu egonkorra eta plantako kontrol-aretoarekiko komunikazio jarraitua eta gorabeherarik gabea erakutsi ditu, AMPOren ingeniaritza- eta fabrikazio-gaitasunen sendotasuna berresten duelarik.

 

Beste berriak

08 January 2026
AMPOK BALIO TEKNOLOGIKO ALTUKO BOLADUN BALBULA HIPERZENTRIKOAK HORNITU DITU TCO-REN NEURKETA-ESTAZIOAREN HOBEKUNTZA PROIEKTURAKO, KAZAKHSTANEN
AMPOk arrakastaz hornitu ditu exzentrikotasun hirukoitzeko boladun balbula hiperzentrikoak TCOren (Tengizchevroil) Kazakhstango proiektu estrategiko…
Irakurri gehiago
15 December 2025
BRASILGO MEATZARITZA SEKTOREAN PRESENTZIA SENDOTU DU AMPOK, BALIO ERANTSI ALTUKO MRO BALBULA SOLUZIOAK ESKAINIZ
Brasilgo meatzaritza sektorerako MRO soluzioen hornitzaile estrategiko gisa bere posizioa sendotzen ari da AMPO.…
Irakurri gehiago
12 November 2025
BASF BEZEROAREN TXINAKO KONPLEXU PETROKIMIKO ZABALERAKO TEKNOLOGIA MAILA ALTUKO KONPORTA BALBULA FORJATUAK HORNITU DITU AMPOK
AMPOk arrakastaz hornitu du BASF bezeroaren CR Cluster proiekturako teknologia aurreratuko konporta balbula forjatuen…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harremanetarako
© Ampo 2023
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema