News & Media
BERRIAK
1.300 BALBULA KRIOGENIKO BAINO GEHIAGO HORNITUKO DIZKIO AMPOK ALEMANIAKO HANSEATIC ENERGY HUB – STADE LNG TERMINALARI

1.300 balbula kriogeniko baino gehiago hornitzeko hautatu du Hanseatic Energy Hub-ek AMPO, gaur egun Alemaniako Stade hirian garatzen ari den GNL (Gas Natural Likidotua) inportazio-terminal garrantzitsu baterako. Azpiegitura estrategiko honek GNL-aren eta gas berdearen hornidura fidagarria bermatuko du Alemanian, eta aldi berean, hidrogenoaren merkatuaren hazkundera egokitzeko prestatuko da. Hub hau etorkizunera begirako sistema modular malgu batean oinarritzen da, energia berdearen trantsizioa bultzatzeko diseinatu delarik. Bere terminala, portua, industria-parkea eta gainontzeko azpiegiturak guztiz pentsatuta daude energia bektore berdeen konbertsio modularra ahalbidetzeko, eraikuntza-blokeetan oinarritutako sistema energetikoen antzera.
Proiektu interesgarri hau Hanseatic Energy Hub GmbH garatzen ari da, eta ingeniaritza lanak aldiz, Técnicas Reunidas enpresa espainiarraren eskuetan daude, EPC kontratista gisa jardunez. AMPO POYAM VALVESek 2025. urte amaieran eta 2026. urtean zehar entregatuko ditu proiektu honetarako balbulak.
Hornituko diren balbula guztiak kriogenikoak izango dira, eta diseinu ezberdinetakoak:
- 750 konporta, globo eta erretentzio balbula
- 610 top entry boladun balbula
- 26 tximeleta balbula
Balbula horiek funtsezko zeregina izango dute terminaleko fluido kriogenikoen kudeaketan, muturreko tenperatura-baldintzetan segurtasuna, errendimendua eta fidagarritasuna bermatuz.
Balbula kriogenikoen sektorean duen esperientzia zabalari eta ibilbide sendoari esker hautatu dute bezeroek AMPO, eta proiektuaren hornitzaile-zerrenda esklusiboaren parte izateak enpresaren ingeniaritza maila, fidagarritasuna eta eskakizun tekniko zorrotzenak betetzeko gaitasuna balioan jarri ditu.
Proiektu honi esker, AMPOk are gehiago indartzen du bere posizioa Europako energia-sektorean eta GNLaren industrian, etorkizunerako estrategikotzat jotzen diren energia-azpiegiturak garatzen lagunduz.