AMPO POYAM VALVES-EK ZERBITZU AZIDORAKO 250 BALBULA OSAGARRI HORNITUKO DITU SAUDI ARABIAKO HARADH & HAWIYA PROGRAMARAKO

Beste behin, Saudi Arabiako petrolio eta gas konpainia nagusiena den Saudi Aramco enpresak, eta Tekfen Instaat ingeniaritza turkiarrak, AMPO POYAM VALVESengan jarri dute konfidantza 250 balbula osagarri diseinatu eta fabrikatzeko. Honako hauek zerbitzu azidorako izango dira eta Haradh & Hawiyah programarako ekoiztuko dira. Eskari berri honekin, 700 dira AMPOk diseinatu eta fabrikatutako balbulak, zeintzuk Saudi Arabiako planta honetan instalatuta joango diren. Programa honek barne hartzen ditu gasa konprimitzeko bederatzi instalazio, likidoak bereizteko zazpi estazio eta hodi-sareak Haradh and Hawuiyah gas-instalaziora hedatzeko hoditeria.  

 

AMPO POYAM VALVES-ek balio teknologiko altuko 250 konporta eta erretentzioko balbula  diseinatu eta fabrikatuko ditu, guztiak Incoloy 825 materialean oinarrituriko soldadura estaldurak izango dituzte eta beraien tamaina 16” bitartekoa izango da eta presioa aldiz 900 liberatakoa. Balbula guztiak Satellite Gas Compression Pipeline proiekturako ekoiztuko dira eta soluzio gehienak kritikoak izango dira, presio altuak eta aplikazio azidoa medio.

 

AMPO balio teknologiko altuko eta zerbitzu zorrotzetarako balbulen fabrikazioan liderra da, eta aplikazio bakoitzerako ad-hoc diseinuak eta material egokienen aukeraketa eskaintzen ditu. Bestalde, bere fundizio propioarekin, zein Europako galdategi hoberenetakoa kontsideratzen den, mekanizazio eta estaldura teknologia propioak ere eskaintzen ditu. Ondorioz, estaldura operazioak AMPOn bertan egiten dira, automatizazio-maila handiarekin, eta soldadura-robot eta zelula ezberdinak erabiliaz. Teknologia hau medio, prozesu eta aplikazio berezietarako estaldura eta tenple ezberdinak erabiltzen ditugu balbulen zigilatze eta kontaktu guneei hainbat ezaugarri emateko: antikorrosiboa, higadurarekiko erresistentzia, tenperatura altuekiko erresistentzia, kokizazioaren aurkakoa, etab. Proiektu honetarako adibidez, incoloy 825 estaldurak aplikatuko ditu balbulen gorputz eta tapetan.

 

AMPO POYAM VALVES, Saudi Aramco-ren hornitzaile homologatua da eta azken urteetan aktiboki lan egin du Saudi Arabiako enpresa nazional honekin. Beste alde batetik, AMPOk bere posizioa indartu du Turkian azken 3 urteotan eta berriki hasi da herrialdeko ingeniaritza nagusiarekin lanean, Tefken nazioarteko kontratistarekin, hain zuzen ere.

 

Zerbitzu azidoko balbula guzti hauek 2020an entregatuko dira.

loading