• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    AMPOK 2K (−271,15 °C) TENPERATURAPEAN LAN EGINGO DUTEN KONTROLEKO BALBULAK…

    Balbula kriogenikoen diseinu eta ekoizpenean esperientzia zabala…

    INDONESIAKO AKM GUNEAREN GARAPEN PROIEKTURAKO THROUGH CONDUIT DOUBLE EXPANDING DISEINUKO…

    AMPO hautatu dute Through Conduit Double Expanding…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    I+G PROIEKTUA: BERRIZTAGARRIA DEN HIDROGENOA BILTEGIRATZEKO BALBULA-SOLUZIO ERAGINKORRAK

    AMPOk Europar Batasunak finantzatutako laguntza jaso du…

    I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP

    AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

ARAMCOK EUSKADIKO EKIMEN SOZIALAK BABESTEN DITU EUSKAL ENPRESEN ESKUTIK COVID-19REN AURREAN

29 July 2020
Partekatu

ARAMCOk, Energiaren eta produktu kimikoen munduko enpresa liderrak, euskal gizarteari laguntzeko programa bat bultzatu du, koronabirusaren ondorioak arintzeko. Programa hori COVID-19ri erantzuteko plan orokorraren parte da, eta Energy Advanced Engineering Fundazioaren bidez bideratu du. Fundazio hori TUBACEXek, TUBOS REUNIDOSek, AMPOk eta VICINAY MARINEk osatzen dute. Bildutako funtsak 300.000 eurotik gorakoak izan dira, eta osasunaren, elikaduraren eta hezkuntzaren alorretako ekimen sozial eta asistentzialetara bideratu dira.

Osasunaren esparruan, zaharren egoitzei, osasun zentroei edo, oro har, biztanleei maskarak eta norbera babesteko beste ekipamendu batzuk ematea bultzatu da, kutsaduratik babesteko elementu hauen sarbidea bermatzeko. Era berean, Biocruces Bizkaia egoitzetan COVID-19aren aurkako prebentzioa hobetzeko garatutako proiektu bat finantzatu da, kasu susmagarrien aurrean jarduteko denborak murriztuz, mikrobiotak diagnostikoan, pronostikoan eta tratamenduan zeregin garrantzitsua izan dezakeela frogatzen duena. Azkenik, ardatz honetan Eversens-ek garatutako proiektu berritzaile baten finantzaketa nabarmentzen da. Proiektu hori aire bidezko SARS-COV-2ren presentzia detektatzean oinarritzen da, isuritako oxido nitrikoa (eNO) neurtuz.

Bestalde, programa honek barne hartzen ditu koronabirusak sortutako egoera ekonomiko ahulean dauden kolektiboentzako laguntzak. Besteak beste, 30.000 euro baino gehiago eman zaizkie Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako elikagai-bankuei, oinarrizko beharrak asetzeko produktuen eskaria % 30 handitu baitute konfinamenduan.

Kopuru horren arabera, berrogeita hamar bat pertsonak urtebetez dituzten elikadura-beharrak ase daitezke. Ekimen horri Ayala bailararen inguruan garatutakoak gehitu behar zaizkio, familia behartsuei egunero menuak emanez edo Gurutze Gorriaren programa bultzatuz, pobrezia eta bazterketa arriskuan dauden pertsonen oinarrizko beharrei erantzuteko. Horien artean dago etxerik gabeko pertsonen kolektiboa. Plan global horri esker, pandemian zehar Bilboko kiroldegi eta aterpetxeetan ostatu hartu zuten hogei bat gaztek Caritasen Begoñetxe egoitzan ostatu hartu ahal izango dute, hezkuntza- eta lan-arloko laguntza-ibilbide integral bati ekiteko.

Azkenik, konfinamenduak gazteenen arteko eten digitala eta hezitzailea bizkortu du. Horregatik, programa honek Euskaltelen eta SD Eibar Fundazioaren laguntza izan du Durangaldeko eta Debabarreneko baliabiderik gabeko familiei Interneterako sarbidea errazteko.

Programa honekin, Aramcok funtsezko eskualde batekin duen konpromisoa erakusten du, Espainiako lurraldeko energia-sektoreari lotutako enpresen bolumen handiena biltzen duena. Talal Al-Marri Aramco Europako presidente eta CEOaren ustez, ekimen hau “lehentasuna da Aramcorentzat, une zail honetan funtsezko zerbitzuen hornitzaile nagusiei laguntzeko konpromisoa baitugu. Gure kokalekuen bidez egin nahi izan dugu, jarduten dugun komunitateetan, Euskal Herrian kasu. Izan ere, konpainiak maila gorenetik erantzun dio COVID-19ari, gure lidergo globalarekin, eta krisiaren hasieratik nabarmendu da, denbora horretan osasuna eta segurtasuna babesteko behar diren neurri guztiak hartuz”.

Bestalde, Jesús Esmorís Energy Advanced Engineering Fundazioaren Patronatuko presidenteak adierazi duenez, Aramcoren dohaintza “elkartasunerako deia” izan da, helburu komun baten aurrean indarrak batu dituzten beste enpresa batzuen parte-hartzea bultzatzen duena. Besteak beste, Energy Advanced, Engineering, Fluidex, Euskaltel edo SD Eibar Fundazioa osatzen duten enpresen ekarpenak nabarmendu behar dira.

 

ARAMCOri buruz

Aramco munduko liderra da energia eta produktu kimiko integratuetan. Aramco Europe Aramco Taldearen filiala da, eta jarduera sorta zabal bati laguntzen dio, hasi mundu osoko bezeroei energia modu seguru eta fidagarrian ematen laguntzeko, eta, azkenik, ikerketan eta berrikuntzan aurrerapenak bultzatzeko.

http://europe.aramco.com/

 

Fundación Energy Advanced Engineering – EICri buruz

TUBACEXek, TUBOS REUNIDOSek, AMPOk eta VICINAY MARINek Energy Advanced Engineering Fundazioa eratu dute, energiaren sektoreko balio-katearen garapena bultzatzeko, batez ere Oil & Gas enpresarena. Fundazioa Abanto-Zierbenako (Bizkaia) parke teknologikoan eraikitzen ari den “Energy Intelligence Center” (EIC) delakoan jarriko da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta.

Beste berriak

12 November 2026
AMPOK 2K (−271,15 °C) TENPERATURAPEAN LAN EGINGO DUTEN KONTROLEKO BALBULAK HORNITUKO DITU TXINAKO CIADS PROIEKTURAKO
Balbula kriogenikoen diseinu eta ekoizpenean esperientzia zabala duen AMPO kooperatibak aplikazio kriogeniko zorrotzenetan duen…
Irakurri gehiago
03 November 2026
INDONESIAKO AKM GUNEAREN GARAPEN PROIEKTURAKO THROUGH CONDUIT DOUBLE EXPANDING DISEINUKO KONPORTA BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK
AMPO hautatu dute Through Conduit Double Expanding diseinudun 14 konporta-balbula hornitzeko, horietatik 8 eskuz…
Irakurri gehiago
28 October 2026
AMPOK TAMAINA HANDIKO ETA PRESIO ALTUKO ERRETENTZIO ETA GLOBO BALBULAK HORNITUKO DITU ARAMCOREN ZULUF EREMUKO CRPO 147/157 OFFSHORE PROIEKTURAKO
AMPOk teknologia maila altuko 18 erretentzio- eta globo-balbula hornituko ditu Aramcoren CRPO 147/157 proiekturako.…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

Jarri gurekin harremanetan
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harpidetu gure buletinera

    Interesguneak

© Ampo 2026
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema