Jasangarritasuna

Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa

AMPOn mundu hobe eta jasangarriago bat eraikitzen laguntzeko lan egiteko konpromisoa dugu. Gurekin lanean ari diren pertsonek bete-betean erabiltzen dituzte jakintza, sormena eta esfortzua berrikuntza garatzeko, munduak behar dituen erantzun berriak aurkitzeko.

Jasangarritasunaren arloan ingurumenarekin, gizartearekin eta gobernantzarekin lotutako hainbat gai jorratzen ditugu hainbat Garapen Jasangarrirako Helbururi (GJHri) erantzuteko. Nazio Batuek zehaztutako mundu-mailako 17 helburu horiek gizadiaren erronka handienak biltzen dituzte mundu-mailako eta zeharkako ikuspegi batetik. Gobernuak, enpresak eta herritarrak era aktiboan inplikatzen badira bakarrik aurre egin ahalko zaie arazo global nagusiei. AMPOn eraldaketa jasangarri horri geure jarduera-eremutik erantzutea dugu helburu.

Jasangarritasun txostena 2024

AMPOren 2024ko Jasangarritasun Txostenak ingurumen, gizarte eta gobernantza arloetan garaturiko proiektu eta ekintzak nahiz gure konpromisoak jasotzen ditu, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako helburuetan zein ekarpen egiten dugun gardentasunez azalduz.

Deskargatu 2024ko txostena