• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    AMPOK TAMAINA HANDIKO ETA PRESIO ALTUKO ERRETENTZIO ETA GLOBO BALBULAK…

    AMPOk teknologia maila altuko 18 erretentzio- eta…

    HINDALCOREN INDIAKO ADITYA ALUMINA FINDEGIRAKO ANGELU-BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK

    Hindalco Industries Limited (HIL) enpresak Idiazabalgo AMPO…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    I+G PROIEKTUA: BERRIZTAGARRIA DEN HIDROGENOA BILTEGIRATZEKO BALBULA-SOLUZIO ERAGINKORRAK

    AMPOk Europar Batasunak finantzatutako laguntza jaso du…

    I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP

    AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

AMPOK TAMAINA HANDIKO ETA PRESIO ALTUKO ERRETENTZIO ETA GLOBO BALBULAK HORNITUKO DITU ARAMCOREN ZULUF EREMUKO CRPO 147/157 OFFSHORE PROIEKTURAKO

28 October 2026
Partekatu

AMPOk teknologia maila altuko 18 erretentzio- eta globo-balbula hornituko ditu Aramcoren CRPO 147/157 proiekturako. Aramcok epe luzeko esparru-akordioa (LTA) duten kontratistei esleitutako petrolio eta gas sektoreko offshore lizitazio garrantzitsua da honako hau. Proiektuaren barruan sartzen dira Saudi Arabiako Zuluf itsas eremuan 48 hazbeteko diametroa eta 60 kilometroko luzera izango duen hodi nagusiaren (trunkline) ingeniaritza, hornikuntza, eraikuntza eta instalazioa (EPCI), baita harekin lotutako lurreko dragatze-lanak ere.

Aramcoren EPCI kontratista gisa LAMPRELL-i esleitutako proiektu hau eskualdeko offshore petrolio-eremu handienetakoa den Zuluf gunearen etengabeko garapenaren parte da.

Muturreko tamaina eta presioetarako diseinatuak

AMPOren hornikuntzaren barruan daude karbono-altzairuz fabrikatutako eta Inkonel 625 soldadura-estaldura daramaten 18 erretentzio- eta globo-balbula. Balbula horiek offshore hodi nagusiaren zerbitzu-baldintza zorrotzei aurre egiteko hautatuak izan dira.

Balbulek tamaina eta presio-klase apartak dituzte: 30” Class 1500, 36” Class 1500 eta 48” Class 1500 neurriak. Azken hau AMPOk inoiz hornitu duen mota horretako balbularik handiena da. Unitate batzuek 60 tonatik gorako pisua izango dute, proiektuak dakarren erronka teknikoaren tamainaren erakusgarri.

Ingeniaritza eta logistika arloko erronka handia

Balbulen neurri apartak direla eta, ingeniaritza-fase sakona behar izan da hainbat osagairen zehaztapenak definitzeko. Era berean, balbulen tamainak eta entrega-epe zorrotzek logistika-erronka handia ekarri dute, eta plangintza zorrotza egin behar izan da unitateak proiektuaren kokalekura garaiz eta baldintza onenetan irits daitezen bermatzeko.

Proiektu honetarako AMPO hautatu izanak berriro ere erakusten du enpresak material berezietan egindako teknologia maila altuko balbulak diseinatu eta fabrikatzeko duen gaitasuna, baita cladding bidezko barne-estaldurak eta overlay bidezko soldadura-estaldurak dituzten soluzioetan ere.

Lorpen hau AMPOk munduko offshore energia-proiektu zorrotzenetarako teknologia maila altuko balbula-soluzioak hornitzen metatutako esperientzia sendoan eta gaitasun teknikoan oinarritzen da.

 

Beste berriak

14 October 2026
HINDALCOREN INDIAKO ADITYA ALUMINA FINDEGIRAKO ANGELU-BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK
Hindalco Industries Limited (HIL) enpresak Idiazabalgo AMPO kooperatiba hautatu du Aditya Alumina Findegiaren proiekturako…
Irakurri gehiago
07 October 2026
ABU DHABIKO RUWAIS LNG PROIEKTURAKO BOLADUN BALBULA KRIOGENIKOAK
Ruwais LNG proiekturako balio teknologiko handiko boladun balbula kriogenikoak hornitzeko kontratua lortu du AMPOk.…
Irakurri gehiago
29 September 2026
MUNDUAN NEURTURIKO LITIO-HOBI HANDIENA DEN THACKER PASS PROIEKTURAKO ZERBITZU ZORROTZERAKO BOLADUN BALBULAK HORNITZEN ARI DA AMPO
Thacker Pass izeneko proiektuan parte hartuko du AMPOk, Estatu Batuetako Nevada iparraldeko Humboldt konderriko…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

Jarri gurekin harremanetan
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harpidetu gure buletinera

    Interesguneak

© Ampo 2026
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema