News & Media
BERRIAK
AMPOK BALBULA KRITIKOAK HORNITUKO DITU BP-REN INDONESIAKO TANGGUH UBADARI CCUS PROIEKTURAKO
Balio teknologiko altuko 265 konporta-, globo- eta erretentzio-balbula baino gehiago hornituko ditu AMPOk Tangguh Ubadari Compression and Carbon Capture (UCC) proiekturako. Indonesia energia eta deskarbonizazio arloan aurrera egiteko egiten ari den ahaleginean funtsezko ekimena izango da honako hau.
Proiektuaren ikuspegi orokorra
Ubadari proiektuak, Bintuni Bay-en, Papua Baraten (Indonesia) kokaturik, Ubadari eremuaren garapena, lurreko konpresioa eta herrialdeko karbonoa atzitzeko, erabiltzeko eta biltegiratzeko (CCUS) eskala handiko lehen sistema hartzen du barne. BP da proiektuaren buru, eta INPEX, Mitsubishi Corporation eta beste hainbat bazkiderekin batera garatzen ari da. Proiektuaren helburua da gasaren berreskurapena areagotzea, atzitutako CO₂a lurpeko erreserbetan injektatuz; horrela, emisioak murriztu eta Indonesiaren trantsizio energetikorako helburuei ekarpena eginez. Proiektuak 7.000 milioi dolarreko inbertsioa dakar herrialdeko energia-azpiegituran, eta aurreikuspenen arabera 2028an egongo da martxan. Eraikuntza 2025eko abuztuan hasi zen; Saipem arduratzen ari delarik offshore lanetaz, eta JGC, berriz, onshore instalazioez.
AMPOren funtsezko eginkizuna Indonesiako eskala handiko lehen CCUS proiektuan
AMPO POYAM VALVES-ek zerbitzu zorrotzetarako balbulak hornituko ditu proiektuaren onshore zein offshore instalakuntzetarako, eta funtsezko zeregina izango du CO₂aren konpresioan eta haren harrapaketatik biltegiratzerainoko garraio seguruan. Soluzioen artean daude presio altuko konporta-, globo- eta erretentzio-balbula kritikoak, material bereziekin fabrikatuak —hala nola ASTM A351/A351M CK3MCUN, ASTM A995/A995M GR4A, besteak beste—, eta bereziki diseinatuak CO₂ trinkoa, fluido baten antzeko portaera duena, hoditeria bidezko garraioan modu eraginkorrean kudeatzeko.
Findegi eta sektore kimikoaren arloetan CO₂-a bereizteko xurgapen-, adsorpzio- eta bestelako teknologietarako balio erantsi altuko balbulak hornitzen duen hamarkadetako esperientziari esker, AMPOk aholkularitza eman du balbulen hautaketa fasean, proiektu aitzindari honen baldintza operatibo zorrotzei erantzuteko.
BP bezeroak mota honetako aplikazio kritikoetarako hornitzaile homologatuen zerrenda mugatua du eta AMPO POYAM VALVES hautatu du presio altuko eta errendimendu handiko soluzioetan duen esperientzia frogatuagatik, baita deskarbonizazio-ekimenak bultzatzeko duen konpromisoagatik ere.
Tangguh Ubadari CCUS proiektuan parte hartuz, AMPOk ez ditu balbula kritikoak eta balio teknologiko handiko soluzioak soilik eskaintzen emisio baxuko funtsezko ekimen baterako; gainera, aktiboki laguntzen dio energia-trantsizio globalari. Karbonoa modu seguruan eta eraginkorrean atzitu eta biltegiratzea ahalbidetzen duten CCUS proiektuetarako balbulak hornituz, AMPOk energia jasangarriago bat errealitate bihurtzen laguntzen du, bere xedearekin bat eginez: “Making a new energy era possible.”