News & Media
KASU AZTERKETAK
Jafurah proiekturako 30”-ko tenperatura altuko (752ºF) balbulak
ERRONKA:
Tenperatura altuetarako asentu metalikodun boladun balbula handiak epe oso estuan hornitzea, gas ez-konbentzionaleko garapen nagusi honen eskakizun operatibo zorrotzak betez, eta aldi berean fidagarritasuna eta laguntza teknikoa bermatuz.
SOLUZIOA:
30” -ko asentu metalikodun boladun balbula ugari diseinatu eta fabrikatu zituen AMPOk, 752ºF-tan funtzionatzeko ahalmena zutenak, Aramco-ren Jafurah gas-eremurako. Balbula hauek pertsonalizatutako diseinua zuten, tenperatura eta baldintza operatibo extremoak jasateko. Proiektuaren fast-track izaerak exekuzio azkarra eskatzen zuen,eta eskakizunak arrakastaz betetzeko gai izan zen AMPO.
Gainera, AMPOko teknikariak bertan izango dira instalazio eta abiarazpen prozesuetan laguntzeko, errendimendu optimoa eta integrazio egokia bermatuz.
Proiektu honek AMPOren posizioa energia-sektoreko balbula-soluzio hornitzaile fidagarri global gisa indartzen du.