News & Media
BERRIAK
TEKNOLOGIA MAILA ALTUKO 200 BALBULA KRIOGENIKO BAINO GEHIAGO HORNITU DITU AMPOK TXINAKO CAOFEIDIAN XINTIAN LNG TERMINALERAKO, TARTEAN TAMAINA ETA PRESIO ALTUKO BALBULA BAT ZEGOELARIK
AMPO POYAM VALVES-ek arrakastaz hornitu du gas natural likidotua jasotzen duen Caofeidian Xintian LNG terminalerako balbula kriogeniko kritikoen sorta zabal bat, Txinako gas naturalaren ekoizpen, hornikuntza, biltegiratze eta garraio sistemako instalazio garrantzitsuenetako bat kontsideratzen den proiekturako, hain zuzen. Terminala Caofeidian barrutian dago, Tangshan hirian, Hebei probintzian, eta urteko 12 milioi tona GNL deskargatzeko diseinatu da. Hiru faseko eraikuntza prozesu batean garatuta, instalazioak 20 LNG biltegiratze tanke izango ditu, 200.000 metro kubikoko edukierarekin bakoitza.
Proiektuaren EPC kontratistak CNOEC lehen fasearentzat eta HQC bigarren eta hirugarren faseentzat izan ziren, erabiltzaile finala Hebei Gas enpresa estatala delarik. AMPOk proiektuaren hiru faseetarako hornitu zituen balbulak, 2022 eta 2025 urte bitartean, regasifikazio unitate nagusietan zein LNG biltegiratze tankeetan instalatutako balbula soluzioak hornituz. Balbula gehienak gainera dagoeneko martxan daude.
Guztira, 200 balbula baino gehiago hornitu ditu kooperatibak proiektu honetarako. Tartean, Top Entry boladun balbula kriogenikoak, eskuzkoak zein automatikoak, presio klase baxu eta altuetarako (Klase 150etik Klase 1500era). Azpimarratzekoa izan da gainera 32”-1500# Top Entry boladun balbula kriogenikoaren diseinua eta fabrikazioa, regasifikazio unitatean instalatutako balbula handi, konplexu eta kritikoenetako bat izanik. Horrez gain, konporta, globo eta erretentzio balbulak ere hornitu ditu AMPOk, eta nabarmentzekoak dira 26”-150# eta 14”-1500# arteko fluxu axialeko erretentzio balbulak, LNG-aren operazio baldintza gogorretan fidagarritasuna eta segurtasuna bermatzeko diseinatuak izan direnak. Caofeidian Xintian LNG proiekturako hornituriko balbula guztiek TSG ziurtagiria dute, Txinako gobernuak balbulen instalazio eta operaziorako eskatzen duen segurtasun baimena. Era berean, AMPO SERVICE taldeak proiektua modu aktiboan lagundu zuen balbulak martxan jartzeko zerbitzuak eskainiz bi astetan zehar, ekipamenduaren instalakuntza eta funtzionamendu egokia bermatzeko.
LNG sektorean eta bereziki kriogenia aplikazioetan duen lidergo sendoagatik hautatu zuen bezeroak AMPO, hain zuzen ere fidagarritasuna, segurtasuna eta errendimendua eskaintzen dituelako aplikazio zorrotzenetan ere. Kooperatibaren esperientzia zabala mundu osoan eraikitako LNG proiektu nagusienetan ikus daiteke, LNG terminalentzako bidelagun nagusienetako bat bilakatu delarik. Proiektu honek mundu mailako erreferente izaten jarraitzera bultzatu du AMPO, likidoturiko gas naturalaren azpiegituren eta proiektu energetiko estrategikoen garapenean laguntzen jarraituz eta ildo honetatik, gas naturalaren hornikuntza sistema seguru eta eraginkorren aldeko ekarpena eginez.