AMPOK “TECNUN” UNIBERTSITATEKO ENPLEGU FOROAREN XXVI.EDIZIOAN PARTE HARTU ZUEN TALENTUA ERAKARTZEKO HELBURUAREKIN

AMPO kooperatibak, beste behin ere, Nafarroako Unibertsitateko “Tecnun” Ingeniaritza Eskolak antolaturiko Enplegu Foroan parte hartu zuen otsailaren 14an.

Foro honen helburua enpresa eta euren ikasketen azken urteetan murgilduta dauden unibertsitate ikasleen arteko harremanak sustatzea zen, aurtengoan 80 enpresa eta zentro teknologiko izan garelarik bertan.

Foro honetan, aurkezpenak, elkarrizketak eta lan mundura bideratutako hautaketa prozesuak burutu ziren; baita karrera amaierako proiektuak edota praktikaldiak enpresetan burutzeko elkarrizketak ere. Guzti hau helburu garbi batekin: gure organizazioaren etorkizuneko erronkei aurre egiten lagunduko diguten talentuak AMPOra erakartzea.

Tankera honetako Enplegu foroetan parte hartzeaz gain, kooperatibak ondorengo kolaborazio eta egitasmo politikak ere gauzatzen ditu: praktikak eta karrera amaierako proiektuak eskaintzen ditu unibertsitateko espezialitate desberdinetarako, AMPOn bisitak eta konferentziak antolatzen dira, unibertsitateetako ingeniaritza departamentuekin lankidetzan berrikuntza eta ingeniaritza proiektuak lantzen dira, etab.

loading