• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    MUNDUAN NEURTURIKO LITIO-HOBI HANDIENA DEN THACKER PASS PROIEKTURAKO ZERBITZU ZORROTZERAKO…

    Thacker Pass izeneko proiektuan parte hartuko du…

    AMPOK BALBULA KRIOGENIKOAK HORNITUKO DITU NET ZERO TEESSIDE (NZT) ERRESUMA…

    AMPOk trantsizio energetikoarekiko konpromisoa indartzen jarraitzen du,…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    I+G PROIEKTUA: BERRIZTAGARRIA DEN HIDROGENOA BILTEGIRATZEKO BALBULA-SOLUZIO ERAGINKORRAK

    AMPOk Europar Batasunak finantzatutako laguntza jaso du…

    I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP

    AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

MUNDUAN NEURTURIKO LITIO-HOBI HANDIENA DEN THACKER PASS PROIEKTURAKO ZERBITZU ZORROTZERAKO BOLADUN BALBULAK HORNITZEN ARI DA AMPO

29 September 2026
Partekatu

Thacker Pass izeneko proiektuan parte hartuko du AMPOk, Estatu Batuetako Nevada iparraldeko Humboldt konderriko basamortu garaian kokaturik dagoena, munduko litio-erreserba eta baliabide neurtu handienaren egoitza dena eta ibilgailu elektrikoen bateria-hornikuntza kate nazionalerako funtsezko proiektu kontsideratzen dena. Lithium Americas eta General Motors enpresen arteko joint venture baten jabetzakoa da honako hau, eta Bechtel Corporation-en dibisioa den Bechtel Mining & Metals ingeniaritza-enpresa ari da berau gauzatzen; proiektu honek Ipar Ameriketako litio-industriaren garapenean mugarri garrantzitsua suposatuko duelarik.

Thacker Pass-ek jatorri sedimentarioko litio-baliabideak prozesatuko ditu, sakonera txikiko meategi ireki baten eta 642 akre zabalerako konplexua hartzen duen eskala handiko prozesatze-planta baten bidez, bateria-kalitateko litio karbonatoa (Li2CO3) ekoizteko. Meategiaren bizitza-iraupena 85 urte ingurukoa izatea espero da. Lehen fasea amaitutakoan, AEBek bakarrik gaur egun ibilgailu elektrikoen baterietarako ekoizten duten litio karbonatoaren zortzi bider baino gehiago ekoiztuko du, guztia bertan erauzia eta prozesatua. Lehen faseko eraikuntza-lanak 2023ko martxoan hasi ziren, 2027 urte amaieran itxiera mekanikoa lortzeko eta 2028an zehar ekoizpen komertzialari ekiteko helburuarekin. Erabat garatutakoan, proiektuak bost fasetan zehar bateria-kalitateko Li2CO3rako urteko 160.000 tonako ekoizpen-ahalmena lor lezake.

Jasangarritasuna lehentasun nagusi gisa hartuta ere garatzen ari dira proiektu hau, prozesatze-plantan erabilitako lurpeko uraren % 85 baino gehiago birziklatzeko eta erabiliko duen elektrizitatearen % 40 baino gehiago autoekoizteko helburuarekin.

AMPOren zerbitzu zorrotzerako balbulak, munduko litio-prozesu konplexuenetako batean funtzionatzeko diseinatuak

Mineral sedimentariotik abiatuta, bateria-kalitateko litio karbonatoa ekoiztea kimikoki prozesu zorrotza da, eta balbulak substantzia korrosibo, abrasibo eta tenperatura aldakorren eraginpean jartzen ditu prozesatze-etapa askotan zehar. Aplikazio kritiko honetarako, Bechtel-ek AMPO aukeratu zuen zerbitzu zorrotzerako boladun balbulak diseinatzeko eta fabrikatzeko, duplex, altzairu herdoilgaitz eta karbono altzairuzkoak, 20” eta 600 lbs-ra artekoak, prozesu-baldintza zorrotz horiei aurre egiteko eta plantan zehar funtzionamendu fidagarri eta iraunkorra bermatzeko berariaz diseinatuak.

Kontratu honek AMPOk Bechtel-en eskutik munduko energia- eta industria-proiektu askotan eraiki duen ibilbide sendoa islatzen du, baita AMPOren ingeniaritza-gaitasunean jarritako konfiantza ere. Balbulen fabrikazio eta hornikuntzaz gain, AMPOren ingeniaritza-taldeak Bechtel-ekin lan estua egin zuen proiektuaren hastapenetatik, neurrira diseinaturiko soluzio teknikoak eskainiz, hala nola pintura-sistema bereziak eta muturreko tenperatura baldintzetarako ingeniaritza soluzioak eskainiz, balbula bakoitzak aurreikusitako zerbitzuan modu fidagarrian funtzionatzea bermatuz.

Balbulen entregak 2026an hasi ziren eta 2027ko lehen hiruhilekorako amaitzea espero da, proiektuaren eraikuntza-egutegiarekin bat etorriz.

Thacker Pass proiektuan AMPOk izandako parte hartzea, Bechtel-ekin munduan zehar hainbat energia-proiektutan mantendu duen harreman luzean oinarritzen da, eta horrek ingeniaritza enpresa nagusiek AMPOren ingeniaritza-gaitasunean, produktuen fidagarritasunean eta fabrikazio-esperientzian jartzen duten konfiantza islatzen du. Proiektu honek Ipar Ameriketako meatzaritza eta bateria-materialen sektorean AMPOren presentzia sendotzen du, mundu mailako trantsizio energetikorako gero eta garrantzia estrategiko handiagoa duen industria batean.

Bere fabrikazio-eredu erabat integratuan eta zerbitzu zorrotzeko aplikazioetan duen esperientzia zabalean oinarrituta, AMPOk munduan zehar energia jasangarriaren eta mugikortasunaren etorkizuna eraikitzen laguntzen jarraituko du.

Beste berriak

23 September 2026
I+G PROIEKTUA: BERRIZTAGARRIA DEN HIDROGENOA BILTEGIRATZEKO BALBULA-SOLUZIO ERAGINKORRAK
AMPOk Europar Batasunak finantzatutako laguntza jaso du “Berriztagarria den hidrogenoa biltegiratzeko balbula-soluzio eraginkorrak” izeneko…
Irakurri gehiago
21 September 2026
AMPOK BALBULA KRIOGENIKOAK HORNITUKO DITU NET ZERO TEESSIDE (NZT) ERRESUMA BATUKO PROIEKTURAKO
AMPOk trantsizio energetikoarekiko konpromisoa indartzen jarraitzen du, konporta, globo eta erretentzio balbula kriogenikoak hornitzeko…
Irakurri gehiago
17 September 2026
AMPOK BALBULEN FABRIKAZIO ETA ZERBITZUETARAKO PLANTA BERRIA INAUGURATU DU KAZAKHSTANEN
Idiazabalgo kooperatibak Kaspiar eskualdean duen presentzia indartu du AMPO KAZAKHSTANen bidez, balio teknologiko handiko…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

Jarri gurekin harremanetan
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harpidetu gure buletinera

    Interesguneak

© Ampo 2026
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema