News & Media
BERRIAK
HEGO AMERIKETAKO MEATZARITZA PROIEKTU BATERAKO GUZTIZ INTEGRATURIKO SUBSEA BALBULAK ETA MUGIMENDU-KONTROL SISTEMA HORNITU DITU AMPOK
AMPOk arrakastaz burutu du Hego Ameriketako enpresa garrantzitsu baterako guztiz integraturiko itsaspeko balbula-sistema baten hornidura. ISS (Integrated Smart Solutions) sistema oso honek aire konprimitua itsas azpian, kostatik hurbil, igarotzea ahalbidetzen du, eta Idiazabalen diseinatu, fabrikatu, muntatu eta probatu da hau, bezeroaren eskakizun zorrotzak betez.
Sistemak honako elementu hauek ditu:
- Elementu finalak: Aktuatzaile hidraulikoen bidez eragindako balio erantsi altuko sei subsea balbula, kostaldetik 365 metrora eta itsas maila azpitik 25 metrotara instalatuak.
- SUTU (Subsea Umbilical Termination Unit) eta itsaspeko konektorea: Itsas azpiko konexio elektrikoak bermatzen dituzte.
- Umbilikalak: 365 metroko luzera duten bi itsaspeko konexio, lerro hidraulikoak eta kable elektrikoak dituztenak, eta azken elementuak unitate hidraulikoarekin (HPU) eta kontrol-panelarekin lotzen dituztenak.
- JB (Junction Boxes): Konexio elektriko eta hidraulikoetarako lurreko unitateak.
- HPU (Hydraulic Power Unit): Balbulen eragingailuak elikatzen ditu bi motobomba eta bi akumuladorez osatutako sistema erredundante baten bidez, balbulak gehienez sei segundotan eragiteko diseinatua dagoelarik.
- Kontrol Sistema Erredundantea (RCS): Olio-bolumena, presioa, tenperatura, motorren martxan jartzea eta gelditzea, eta eragingailu hidraulikoak kontrolatzen dituzten elektrobalbulak monitorizatzen ditu. Bezeroaren kontrol-gelarekin guztiz integratua dago TCP/IP bidez, eta itsaspeko balbulen urruneko funtzionamendua ahalbidetzen du.
Sistema oso hau eremu sismiko batean instalatuta dagoenez, bai HPU unitatea, bai kontrol-panela eta euskarri-egiturak egitura berezi baten bidez indartu dira, muturreko baldintzetan ere funtzionamendu segurua eta fidagarria bermatzeko.
Sistemak hiru funtzionamendu-modu eskaintzen ditu: bezeroaren kontrol-gelatik urruneko kontrola, kontrol-paneletik bertako funtzionamendua eta eskuzko modua.
Lorpen honek AMPOren esperientzia azpimarratzen du ISS soluzio pertsonalizatuen garapenean; adimenak balbulekin bat egiten duen lekuaren adibide bikaina delarik.