News & Media
BERRIAK
AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren bilakaera eta pertsona, bezero, ingurumen, kolaboratzaile eta gizartearekin duen konpromiso sendoa islatzen duen dokumentua.
Jasangarritasunaren eta trantsizio energetikoaren arloan egindako aurrerapenez gain, memoriak urteko mugarri nagusiak ere jasotzen ditu. Izan ere, 2024.urtea berezia izan baitzen; Kooperatibaren 60. urteurrena ospatu zuten, emaitza errekorrak lortu zituzten eta Gipuzkoako Ganberak Gipuzkoako Enpresaren saria eman baitzion, besteak beste.
Memoriak AMPOko kide guztien ahalegin kolektiboa nabarmentzen du, eta datozen urteetan modu jasangarrian hazten jarraitzeko kooperatibaren ibilbide-orria berresten du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure Jasangarritasun alorreko atala eta txosten osoa irakurtzeko, sakatu hemen: