• News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
    Azken berriak
    AMPOK MUNDUKO GNL PROIEKTU HANDIENETAKO BATEAN PARTE HARTU DU, 15.000…

    Gaur egun eraikitzen ari diren munduko gas…

    PRESIO ALTUKO ON-OFF BOLADUN BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK KAZAKHSTANGO KARACHAGANAK…

    AMPOk presio altuko 85 on-off boladun balbula…

  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVESZerbitzu zorrotzenetrako teknologia maila altuko punta-puntako balbulak.
      • Industriaren arabera
      • Balbula motaren arabera
    • ISS BY AMPO POYAM VALVESBalbulak baino gehiago.
      • Neurrira egindako sistemen integrazioak
      • Balbulen jarduketaren kontrol-sistemak
      • Monitorizazio-soluzioak
      • Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
    • AMPO SERVICEBezeroen beharrei erantzun azkarra, mundu osoan zehar eta dauden tokian daudela.
      • MRO zerbitzuak
      • Ingeniaritza-soluzioak neurrira
      • Ordezko piezak
      • FES zerbitzuak
      • Prestakuntza-zerbitzuak
      • Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak
      • Konponketa eta mantentze lanetarako zentroak
    • AMPO FOUNDRYMuntatzeko prest dauden osagaiak.
  • Industriak
    • Energia
      • Karbono igorpen murritzeko energiak
      • Beste energia primario batzuk: Upstream
      • Finketa
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
    Azken berriak
    I+G PROIEKTUAK: WH2YTE eta AMPO-CFP

    AMPOk Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako…

    IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: HPCVALVE eta AMPOALY

    Ikerketa eta Garapeneko “HPCVALVE” eta “AMPOALY” izeneko…

  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Etika eta gardentasuna
    • Gizarte-konpromisoa
    Azken berriak
    2024KO JASANGARRITASUN MEMORIA ARGITARATU DU AMPOK

    AMPOk 2024ko Jasangarritasun Memoria aurkeztu du, kooperatibaren…

    ETORKIZUN JASANGARRIA BULTZATZEKO KARBONO-ATZIPEN SOLUZIOAK

    Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin,…

  • ProTalent
  • News & Media
    • Albisteak
    • Kasu azterketak
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Harremanetarako
  • EU
    • EN
    • ES
News & Media
BERRIAK

AMPOK INOIZ FABRIKATU DUEN AXIAL ERRETENTZIO BALBULARIK HANDIENA HORNITU DU BOROUGE 4 IZENEKO PETROKIMIKA KONPLEXUARENTZAKO: 60”X64”-KO BALBULA

14 February 2025
Partekatu

AMPO POYAM VALVES-ek balio erantsi altuko 74 axial-erretentzio balbula diseinatu eta fabrikatu ditu Borouge 4 proiekturako, Ruwaisen (EAU) kokaturik dagoen Borouge petrokimika-konplexuaren zabalkunde-proiektuaren ethane-cracking unitaterako. Horien artean, enpresak inoiz fabrikatu duen axial-erretentzio balbularik handiena dago: 60”x64” tamainako balbula bat. Proiektu honek instalazioaren ekoizpen-ahalmena 1,4 milioi tonatan handitzea du helburu, guztira 6,4 milioi tona urteko (mtpa) produkzio maila batetara iritsiz.

Borouge 4 petrokimika konplexuak hainbat produkzio-unitate izango ditu, eta bere produktu nagusiak etilenoa, propilenoa, butadienoa, MTBE, 1-butenoa, Pygas, 1-hexenoa eta bentzenoa izango dira, elikadura mistoko cracker berritik eta bere beste unitate batzuetatik eratorriak. Etilenoa eta propilenoa, polietileno eta polipropileno produktuak sortzeko erabiliko dira.

Proiektu honetarako, guztira 74 axial-erretentzio balbula kriogeniko eta ez-kriogeniko hornitu ditu AMPOk, 10” eta 60”x64” arteko tamainak eta 150# eta 1500# arteko presio-mailak dituztenak. Proiektuaren garapenean lankidetza estua izan du Technip Energies ingeniaritza-enpresarekin, EPC proiektuaren arduradunarekin, eta baita Abu Dhabi Polymers Company Ltd. (Borouge)-rekin, plastiko-soluzio berritzaileen hornitzaile nagusienetakoa denarekin. Borouge-ren instalazioetan etilenoa, polietilenoa, propilenoa eta polipropilenoa ekoizteko punta-puntako teknologiak erabiltzen dira. Borouge da konplexu petrokimiko honen jabea, eta Adnoc eta Borealis-en arteko joint venture bat da.

AMPOk inoiz fabrikatutako axial-erretentzio balbula handiena

Idiazabalgo kooperatibak inoiz fabrikatu duen axial-erretentzio balbula handiena garatu du Borouge-rako: 60”x64” tamainako balbula. Bere diseinuak eta fabrikazioak kalitate-kontrol zorrotza eskatzen zuen, besteak beste, simulazio aurreratuak, muntaketa aurretiko ikuskapenak eta balbularen tamaina eta zehaztapenei egokitutako funtzionaltasun-probak.

AMPO POYAM VALVES-ek laguntza teknikoa eskaini du balbula-soluzio optimoen hautaketa prozesuan, eta Cv balioen kalkulu zehatzak, irekiera-mailak eta presio-galerak aztertu ditu, proiektuaren eskakizun zehatzen arabera errendimendu eta fidagarritasun handiena bermatzeko. Horrez gain, muelleak aplikazio bakoitzerako bereziki diseinatu dira, eta materialak zehazki aukeratu dira.

Ezaugarri bereziak

Diseinu aurreratuenenari esker, axial erretentzio balbula hauek ezaugarri hauek dituzte:

  • Ur-mailuaren efektua saihesten dute eta presio-galera minimoa eta operazio egonkorra bermatzen dute.
  • Edozein orientaziotan modu eraginkorrean funtzionatzen dute, baita linea bertikal eta inklinatuetan ere, ez baitira grabitatearen menpekoak ixteko.
  • Diskoaren berehalako erreakzioa eta autoamortiguazio azkarra eskaintzen dute fluxu-jaitsiera nabarmenetan, atzerako fluxua eta balbularen kolpeak murriztuz.
  • Trinko eta arinak dira.
  • Isuririk gabeko funtzionamendua bermatzen dute, taparik edo ingurunearekiko bestelako irekiunerik ez dutelako.
  • Mantentze-lanak behar ez dituztenez, bizitza erabilgarri luzea dute. “Non-slam” diseinuari esker, ez dira ohiko balbula asimetrikoetan gertatzen diren inpaktu bortitzen eraginpean egoten. Ez dute osagai bigunik, junturarik edo eraztun elastikorik, hauek gastatu, deslerrokatu edo ordezkatu beharrik izan ez dezaten. Gainera, metal-metal zigilu-sistemak %100eko fidagarritasuna duen itxiera hermetikoa lortzen du.

Mugarri berri honen bidez, AMPOk bere presentzia indartu du industria petrokimikoan, eta Borouge 4 bezalako eskakizun maila altuko proiektuetan parte hartzen jarraitzea du helburu. Zerbitzu zorrotzenetarako balbula teknologikoki aurreratuen fabrikazioan munduko lider gisa duen posizioa sendotzen jarraituz.

 

Beste berriak

09 July 2026
AMPOK MUNDUKO GNL PROIEKTU HANDIENETAKO BATEAN PARTE HARTU DU, 15.000 BALBULA INGURU HORNITUZ
Gaur egun eraikitzen ari diren munduko gas natural likidotuaren (GNL) esportaziorako terminal handienetako batean…
Irakurri gehiago
09 June 2026
PRESIO ALTUKO ON-OFF BOLADUN BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK KAZAKHSTANGO KARACHAGANAK PROIEKTUARENTZAT
AMPOk presio altuko 85 on-off boladun balbula hornituko ditu Karachaganak hobian gauzatuko diren bi…
Irakurri gehiago
02 June 2026
QATARREKO NORTH FIELD PRODUCTION SUSTAINABILITY (NFPS) OFFSHORE PROIEKTURAKO HIPPS BOLADUN BALBULAK HORNITU DITU AMPOK
Duela hainbat hilabete balio teknologiko handiko HIPPS boladun balbula multzo bat hornitu zuen AMPOk…
Irakurri gehiago

AMPO HEADQUARTERS

Barrio Katea S/N

20213 Idiazabal (Gipuzkoa)

SPAIN

T. +34 943 188 000

Jarri gurekin harremanetan
  • Ezagutu AMPO
    • AMPO gara
    • AMPOren egiteko modua
    • Taldea
    • Etorkizunerako estrategiak
  • Soluzioak
    • AMPO POYAM VALVES
    • ISS BY AMPO POYAM VALVES
    • AMPO SERVICE
    • AMPO FOUNDRY
  • Industriak
    • Energia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Meatzaritza
    • Elektrizitatea
  • Gaitasunak
    • Ingeniaritza eta I+G
    • Materialak
    • Kalitatea
    • Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
  • Jasangarritasuna
    • Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) Konpromisoa
    • Klima-aldaketa eta ingurumena
    • Berrikuntza eta teknologia
    • Pertsonak
    • Gizarte-konpromisoa
    • Etika eta gardentasuna
  • News & Media
    • News
    • Case studies
    • Brochures
    • Bideo galeria
  • Elemento del menú
    • ProTalent
  • Harpidetu gure buletinera

    Interesguneak

© Ampo 2026
  • Lege-oharra
  • Datu pertsonalak babesteko politika
  • Cookie-politika
  • Manage cookies
  • Barne Informazio Sistema