Mantentze lan prediktiboen zerbitzuak
AMPOren helburua da prebentzioko mantentze lanetarako zerbitzu integrala eskaintzea, balbularen errendimendu egokia eta ekipoaren funtzionamendu zuzena bermatzeko.
Horren ondorioz, AMPOk aldizkako ikuskapenen zerbitzua eskaintzen du gure teknikariek instalatutako balbuletarako, haien egoera eta errendimendua egiaztatzeko, hain zuzen. Horrekin guztiarekin, AMPOko taldeak bezeroari txosten bat aurkezten dio, plantan ihesak eta alferrikako etenaldiak ekiditeko ekintza zuzentzaileekin.
Mantentze lan prediktiboen zerbitzuak
BALBULEN MONITORIZAZIORAKO ZERBITZUA:
AMPO POYAM VALVESek sistema berritzaile bat garatu berri du munduko edozein lekutan instalatutako balbulen monitorizaziorako. Sistema horrek plantan instalatutako balbuletan etorkizunean gerta daitezkeen hutsegiteak antzematen ditu eta hau dela eta, plantan ustekabean gerta daitezkeen etenaldiak aurreikustea ahalbideratzen du.
Sistema honen bidez gure balbulak AMPOko instalakuntzetara konektatuta egoten dira uneoro, balbulen egoera monitorizatu eta aztertzea ahalbideratuz.