Ad-Hoc Zerbitzuak (Neurrira Egindakoak)
AMPOn ad-hoc zerbitzuak eskaintzen dizkiegu bezeroei, hala nola: eraikitze eta martxan jartzeko zerbitzuak, mantentze lanetarako zerbitzuak, formakuntza zerbitzuak, etab. Zerbitzu guzti hauek beti ere gure bezeroen beharretara egokituz.
Ad-Hoc Zerbitzuak (Neurrira Egindakoak)
AMPO SERVICE-en bidez hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu plantetako teknikariei laguntza emateko eta honez gain aipatzekoa da AMPOko balbula adituak ere munduko edozein tokitara desplazatu ohi izaten direla, bezeroek behar izaten duten denbora guztirako.
Hauek izaten dira zerbitzu horien helburuak:
- Balbulen harreran, biltegiratzean, instalazio lanetan eta martxan jartzeko lanetan suertatzen diren intzidentziek eragindako atzerapenak ahalik eta gehien murriztea.
- Planta martxan jarri osteko balbulen bizitza-baliagarria ahalik eta luzeena izatea, eraikuntza fase osteko edozein intzidentzia saihestuz.
Zerbitzu horietan onartutako prozedurak jarraitzen dira beti, zeintzuk ingeniaritzekin elkarlan estuan sortzen diren eta zeintzuk bezeroen edo balbulen erabiltzaileen oniritzia izaten duten. Zerbitzuak euren amaierara iritsi ostean, AMPOk kalitate ziurtagiriak bidaltzen dizkio bezeroari.
AMPOn harro gaude gure 50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, munduan zehar zerbitzu ugari eman ditugularik. (Txina, Qatar, Txile, Australia, Polonia, Singapur,…)
Bezeroarekin lankidetza estuan aritzen garenez, lankidetza horrek ahalbideratzen digu plantaren eraikuntzaz, instalazioaz, operazioaz eta mantentze lanez arduratzen diren pertsonei bideraturiko formakuntza planak diseinatzea. Prestakuntza programa honetan lantzen dira besteak beste, balbulekin, eragingailuekin, erregulazioarekin eta beste hainbat gairekin lotura duten alderdiak. Programa hauek prebentzioko mantentze lanetan eta balbulen gaineko ezagutzetan zentratu ohi izaten dira, batik bat.
Izan ere, ekipoen mantentze lan onak gauzatuz, balbulen bizitza erabilgarriak ere luzatzea lor baitaiteke.
Formakuntza hauek bertan edo AMPOren instalazioetan eman ahal izaten dira.
AMPO SERVICE estuki lotuta dago AMPO POYAM VALVESen diseinu eta berrikuntza zerbitzuei, eta horiek, aldi berean, lehen mailako zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin elkarlanean dihardute. Horri esker AMPOk ingeniaritza zerbitzurik hoberenak eskaini ahal dizkie bere bezeroei hainbat arlotan: kalkulu fluido-mekanikoak, proba bankuak, materialak, diseinu mekanikoak, soldadura prozesuak, material plastikoak, estaldurak, etab.
Efizientzia teknikoa da gure helburua: gure ingeniariak prest daude bezeroei laguntzeko diseinu alorreko aplikazio eta erronkarik zorrotzenetarako soluzioak aurkitzen.