ETORKIZUNA ETIOPIAN, TXIRRINDULARITZARI ESKER

AMPOko hainbat boluntarioek “Etorkizuna Etiopian, txirrindularitzari esker” izeneko proiektuan parte hartu zuten 2015.urtean. Hauxe izan zen proiektuaren xedea, hain zuzen, Etiopía Utopía fundazioarekin eta txirrindularitza elkarte batekin elkarlanean lortu zena: Euskadin bost txirrindulari eta horien entrenatzaile etiopiarrentzako eskola bat antolatzea, euren hezkuntza-maila (hizkuntzak, informatika…) nahiz entrenamendua hobetzeko helburuarekin. Etiopiara itzuli zirenean, bost txirrindulari etiopiarrek txirrindularitza-eskola bat sortu zuten bertako umeentzat, Euskadin ikasitakoa irakasteko xedearekin.

Proiektu hau garatu izanaren ondorioz, Espainiako txirrindularitza talde batzuek horietako hiru txirrindulari etiopiar kontratatu dituzte 2016ko denboraldian eurekin txapelketetan parte har dezaten.

loading