Gizarte Konpromisoa

Gizarteak funtsezko tokia du AMPOn. Gure misioaren zati nabarmen bat aberastasuna eta enplegua sortzean datza, enpresak bere jarduerak garatzen dituen tokian onurak eragiteko.
Horrenbestez, diru baliabide ugari eta gure pertsonen dedikazioaren zati handi bat, gu gauden inguruneko egoera sozioekonomikoa hobetzen laguntzera bideratzen dugu.
Konpromiso horrekin bat etorrita, NER GROUP eta GOILAN moduko erakundeetan parte hartzen dugu. Lehena hainbat erakundek osatutako elkartea da, non erakunde horiek Harremanen Estilo Berriaren bitartez elkarri lotuta dauden (ner), eta esperientziak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen dituzten. Gainera, ahaleginak batu egiten dituzte hobetzeko, aurrera egiteko, efizienteagoak izateko eta emaitza hobeak lortzeko. Honez gain, estilo horrek eskatzen duen aldaketa kultural sakonerako bidean ere elkarri laguntza ematen diete.
Goilanek, berriz, bere eskualdeko kooperatiben hazkundea sustatzea bilatzen du, hori baita bere helburu nagusia.
Gizarte Konpromisoa
AMPOk aktiboki parte hartzen du hezkuntza, kultura, kirol eta gai sozialei buruzko proiektuetan, besteak beste ondoren aipatzen diren hauetan:
- Ikastetxeak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak sortzen laguntzen dugu (Goierri Eskola, Lortek zentro teknologikoa, etab.)
- Lan esperientzia eskaintzen diegu ikasleei, AMPOn beraien proiektuak garatu eta lan ibilbideari ekin ahal diezaioten.
- Bertako kultura bultzatzen dugu: Euskararen Eguna, Euskal Herriko komunikabideei babesa, etab.
- Gainera, tokiko kirol komunitateak babesten ditugu: AMPO ORDIZIA (errugbi taldea), euskal pilota, futbola, etab.
Gizarte Konpromisoari buruzko Memoriak
Proiektu sozialak