SEGURTASUNA ETA COMPLIANCE
LAN SEGURTASUNA ETA LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA
AMPOn laneko arriskuen prebentzioaren aldeko konpromiso irmoa dugu, gure helburu nagusia pertsona guztien segurtasuna eta osasuna babestea delarik. Lan arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemaren bidez garatzen dugu konpromiso hau, prozesu guztiak ISO 45001 ziurtagiriaren bidez onartuak izan direlarik gainera. Horri esker laneko segurtasun eta osasun alorreko arriskuak eta aukerak modu optimo eta etengabean tratatzen ditugu, lan ingurune seguru eta osasuntsu bat eskainiz.
INFORMAZIOAREN SEGURTASUNA
AMPOn erabateko konpromisoa dugu informazioaren segurtasunarekin eta gure IKT sistemen segurtasunarekin ere, bai barne prozesu operatiboei dagokienez eta baita gure bezero eta kolaboratzaileekiko ere, horretarako Informazioaren Segurtasunerako Politika zehatz bat dugularik.
Politika honen helburu nagusia informazio mota bakoitzean beharrezkoa den konfidentzialtasuna bermatzea da, informazioaren osotasuna mantentzea, bere arduradunak sortu zuen unearekiko aldaketarik izan ez dezan, eta azkenik, informazioaren erabilgarritasuna bermatzea. Baita informazioa euskarri guztietan eta beharrezkoa den momentu oro eskuragarri egotea ere.
Honetaz gain, eta zibermehatxuen gero eta joera zabalagoa kontuan hartuta, AMPOk Zibersegurtasun Plan zehatz bat ere badu.