REFCOMM VALENCIA ERAKUSTAZOKAN BISITA GAITZAZU

REFCOMM VALENCIA erakustazoka Valentzian (Espainia) ospatuko da datorren urriaren 1etik 4ra bitartean. Ekitaldi hau birfindegi sektorean munduko konferentziarik garrantzitsuena ere kontsideratzen da egun. REFCOMM astea formakuntzako bi egunekin hasiko da eta honen ostean, urriaren 3 eta 4ean, erakustazoka ireki eta konferentziak egongo dira.

AMPO POYAM VALVES-ek Barceló Valencia hoteleko 4.stand-ean hartuko du parte erakusle bezala, non birfindegi sektorerako bere soluzio gama aurkeztuko duen.

Honez gain, Lander Aranburuk, gure Produktu Garapeneko ingeniariak eta David Swensen-ek, Downstrem sektoreko Garapen Zuzendariak, birfindegi sektorerako gure balbulen jarduera nola hobetu aurkeztuko dute konferentzia batean.

Esteka honetan ikusi ahal izango duzu ekitaldi honetarako GONBIDAPEN BIDEOA .

AMPO POYAM VALVES-ek birfindegietako prozesu ezberdinetarako teknologia maila altuko balbulak diseinatu eta ekoizten ditu 1964.urtetik, industria honetarako balbula kritikoenak hornituz.

Gaur egun birfindegietarako produktu gama zabalenetariko bat eskaintzen du, tartean ondorengo produktuak aurkitzen direlarik:

  • Ar balbulak
  • Kontrolak dituzten Switch balbulak
  • Konporta balbulak
  • Tenperatura altuetarako boladun balbulak
  • Presio altuko bapore lineatarako Pressure Seal diseinudun balbulak
  • Axial erretentzio balbulak

Hala eta guztiz ere, AMPOk garatzen dituen proiektu guztiak bezeroen eskakizunetara moldatzen dira, bezeroen ingeniaritza sailekin elkarlanean arituz. Honez gain aipatzekoa da nazioarte mailako ikerketa zentruekin eta ospe handiko unibertsitateekin ere lan egiten duela. Bestalde, bere fundizio propioa dauka, balbuletako dibisioari kalitate goreneko galdaketa osagaiak eta zerbitzurik hoberena eskaintzen diolarik.

AMPO POYAM VALVES-ek salmenta osteko zerbitzuak ere eskaintzen dizkie birfindegiei, planten eraikitze eta martxan jartzean parte hartuz, ekipoen mantenimendua gauzatuz, etab. Guzti hau mundu osoan zehar lanean diharduten AMPO SERVICE-eko lantalde zabal batekin.

Bisita gaitzazu!

loading