2013ko urtarrilean, AMPOko gizartearekiko konpromiso taldearen gidaritzapean, behartsuenentzako elikagaiak biltzeari ekin zitzaion AMPOn. Helburua, 2 elikagai tona biltzea zen, AMPOko langile guztien laguntzarekin lortu zena. Elikagaiak Gipuzkoako Elikagaien Bankuari eman zitzaizkion, behartsuenen artean banatzeaz ardura zedin, aterpetxe, elkarte, etorkinen elkarte, gizarte-arretarako zentro, errehabilitazio-zentro, parrokia, haur-eskola edo gizarte-jantokietan, besteak beste.
2014an, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak bertako 24.500 pertsonari eman zien laguntza.