ELIKAGAI OSASUNGARRIAREN ALDE

AMPOk, LUR DENOK proiektuaren sustatzaile gisa, bertan behera utzitako lurrak edo errendimendu txikiko lurrak leheneratzearen alde egiten du lan, kutsagarria ez den nekazaritza hurbil eta ekologiko baten bidez, berriro emankorrak izan daitezen. LUR DENOK proiektuak bi baratza ekologiko ditu eskualdean. Horra hor proiektuaren helburu nagusiak:

  • Lanpostuak sortzea.
  • Elikadura osasuntsuaren aldeko kultura sustatzea. AMPOn elikadura osasungarriaren inguruko kultura sustatu nahi dugu. Elikagai osasungarriak, urte-sasoikoak eta kontsumitzaileengandik gertu daudenak jatea sustatuz.
  • Ikastetxeekin batera heziketa lana egitea; naturaren esperientzia, elikatzen gaituzten platerera eramanez.
  • Familiek eta kontsumitzaileek, jan ohi dituzten produktuak erein, zaindu eta uztatzen parte hartzeko aukera izatea.
  • Erabiltzen ez diren lurrak edo errendimendu gutxikoak leheneratzea.
loading