PRIBATUTASUN BALDINTZAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Espainiako Informazioaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu web-orri hau AMPO S.Coop-en (aurrerantzean, AMPO) jabetzakoa dela (F-20027090 IFK zenbakia), Katea Auzoa Z/G- 20213 Idiazabal (Gipuzkoa)- Espainian helbideratuta dagoena, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta, datu hauekin: ZK.: 86.3.229. Edozein kontsulta edo proposamen egin nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan lopd@ampo.com emailaren edo +34 943 188 000 telefono-zenbakiaren bidez.

 

ERABILPENEKO BALDINTZA OROKORRAK

Espainian esklusiboki aplika daitekeen araudiaren mende dago web-orri hau; hari men egin beharko diote, hortaz, web-orriaren erabiltzaile nazionalek nahiz atzerritarrek. ERABILTZAILEA gure web-orrira dohainik sar daiteke, eta sartze-unean indarrean dauden ERABILPENEKO BALDINTZA OROKORRAK aurretiaz irakurri eta osorik onartu behar ditu, espresuki eta argi eta garbi. Horregatik, arren eskatzen dizugu baldintzak arretaz irakur ditzazula. ERABILTZAILEAK gure ataria, haren edukiak edo zerbitzuak erabiltzen dituen unean, erabilpeneko baldintzak onartzen ditu eta haiei men egiten die espresuki. Erabiltzailea erabilpeneko baldintza hauekin ados ez badago, ataria erabiltzeari eta haren bitartez jarduteari uko egin beharko dio. Edozein unetan gure web-orriaren aurkezpena eta osaera alda ditzakegu, eta haren zerbitzuak murriztu eta saretik kendu ere bai, baita eskainitako zerbitzuak eta edukiak ere; hori guztia aldebakarrean eta aurretiaz ohartarazi gabe.

 

ATARIA BEHAR BEZALA ERABILTZEA

Erabiltzaileak web-orria eta haren bidez ematen diren zerbitzuak legezko xede edo ondorioekin erabiliko ditu, eta hitzematen du web-orria edo haren zerbitzuak ez dituela kaltetuko, erabilezin bihurtuko edo hondatuko, ezta beste erabiltzaileek web-orria erabil dezatela eragotziko ere. Erabiltzaileak bermatzen du aurrera eramandako jarduerak ez direla inolaz ere iraingarriak izango AMPOren izen onarentzat eta irudi komertzialarentzat, web-orriaren beste erabiltzaileentzat edo hirugarrenentzat. Halaber, erabiltzaileak espresuki hitzematen du ez dituela web-orriko datuak, programak edo dokumentu elektronikoak suntsituko, aldatuko, baliogabetuko, edo, beste edozein modutara, kaltetuko. Erabiltzaileak hitzematen du ez duela programarik, birusik, makrorik, applet-ik, Active X kontrolik edo bestelako gailurik sartuko, baldin eta web-orriaren jabearen edo hirugarrenen sistema informatikoetan aldaketak eragin baditzake. Erabiltzaileak hitzematen du AMPOk webguneen bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egokiro eta legez erabiliko dituela, eta, besteak beste, ez dituela xede hauetarako erabiliko: (1) fede onaren eta ordena publikoaren kontrakoak diren legez kontrako jardueretarako; (2) izaera arrazistako, xenofoboko, pornografiko-ilegaleko, terrorismoaren apologiazko edo giza eskubideen kontrako edukiak edo propaganda zabaltzeko; (3) AMPOren, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragiteko, sarean birus informatikoak edo lehen adierazitako kalteak eragin ditzaketen beste sistema fisiko edo logiko batzuk sartzeko edo hedatzeko; (4) beste erabiltzaileen helbide elektronikoko kontuetan sartzen saiatu, eta, hala badagokio, haiek erabiltzeko eta mezuak aldatzeko edo manipulatzeko. AMPOk pertsonen duintasunarekiko errespetua urratzen duten komentario eta ekarpen guztiak kentzeko eskubidea du; hots, izaera diskriminatzailea, sexista, xenofoboa, arrazista eta pornografikoa dutenak, eta, besteak beste, gazteriaren edo haurtzaroaren, ordenaren edo segurtasun publikoaren kontra doazenak, edo, haren iritziz, argitaratzeko egokiak ez direnak. Edonola ere, AMPO ez da izango erabiltzaileek foroen, txaten edo parte hartzeko beste tresna batzuen bitartez ematen dituzten iritzien erantzule, eta ez ditu kalte-ordainak emango ere.

 

JABETZA INTELEKTUALA

AMPO da haren web-orrien jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubide guztien titularra, eta han jasotako edukiena ere bai (besteak beste: irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, haren funtzionamendurako behar diren ordenagailu-programak, atzipena eta erabilera, etab.). Ondorioz, AMPOren edo ustiapen-eskubideak erosi zaizkien hirugarrenen jabetzakoak dira eduki, testu, irudi eta iturri-kode guztiak, eta Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren eskubideek babesten dituzte horiek. Erabiltzaileak hitzematen du AMPOren titulartasuneko Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren eskubideak errespetatuko dituela. Webgune ezberdinetako elementuak bistara ditzake, baita inprimatu, kopiatu eta ordenagailuaren disko gogorrean edo beste euskarri fisiko batean gorde ere, betiere irabazi asmorik gabeko erabilera pertsonalerako eta pribaturako badira; hortaz, guztiz debekatuta dago elementu horiek eraldatzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, beste edozein ustiapen-motarako erabiltzea, eta haiek aldatzea edo deskonpilatzea. Erabiltzaileak ezingo du AMPOren web-orrietan instalatuta dagoen segurtasun-sistemarik edo babes-gailurik kendu, aldatu, ekidin edo manipulatu. Erabiltzaileak AMPOren eta/edo eskubideen titularraren baimen espresa behar du titularrari dagokion edozein eskubide aldatzeko, erreproduzitzeko, ustiatzeko eta banatzeko. Gure atarira loturak ezartzeak ez du harekiko eskubiderik ematen, eta gure web-orrira sarbidea ahalbidetzen du soilik, gure atariaren irudiak eta edukiak beste orrialdeetan osorik edo partzialki erreproduzitzea guztiz debekatuta dagoelarik. Halaber, gure web-orrira lotura bat ezartze hutsak ez du AMPOren kolaboratzaile edo bazkide izendatzeko eskubiderik ematen. Guztiz debekatuta dago gure ataria guztiz edo partzialki imitatzea.

 

BERMEAK ETA ERANTZIKUZINAK KANPO UZTEA WEB TOKIAREN ETA HAREN ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIK

AMPOk ez dauka gerta daitezken kalteen gaineko erantzukizunik; adibidez: edukietako akatsak edo omisioak; atariaren eskuragarritasun-falta; bistaratze zuzena; eta birusen, programa maleziatsuen edo kaltegarrien igorpena; horiek saihesteko neurri teknologiak etengabe hartzen badira ere. AMPOk egoki deritzon aldaketak egin ditzake webguneetan, haren bitartez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatzea, ezabatzea edo eranstea esaterako, eta horiek webguneetan aurkezteko edo lokalizatzeko modua ere alda dezake; hori guztia aurretiaz ohartarazi beharrik gabe.

 

SARBIDERAKO BALDINTZAK

Gure web-orriaren sarbidea doakoa da, eta aurretiaz ez da harpidetzarik edo erregistrorik egin behar. Edonola ere, AMPOk erabiltzailea aurretiaz erregistratzea eskatzen duten zerbitzuak eskain ditzake. Edonola ere, zerbitzu horiek behar bezala identifikatuko dira web-orrian, erregistratzeko argibide errazekin. Erabiltzaileak gure web-orrira fede onarekin eta ordena publikoko arauekin eta Erabilpeneko Baldintza Orokorrekin adostasunean sartu behar du. Erabiltzailearen beraren erantzukizunpean dago webgune honen sarbidea, eta, edonola ere, hark erantzungo du hirugarrenei edo geuri eragindako kalteengatik. Erabiltzaileak ezingo ditu inolaz ere web-orri honetan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak erabilpeneko baldintza hauetan —eta, hala badagokio, zerbitzu zehatzen lorpena arautzen duten berariazko baldintzetan— xedatzen ez diren prozeduren bidez lortu, ezta erabili ere. Web-orri honek AMPOk kudeatzen ez dituen atariekin edo webguneekin estekak edo loturak izango balitu, sozietate honek adierazten du ez duela toki horien gaineko kontrolik, ezta haien edukiaren gaineko erantzukizunik ere. Web-orri honek eduki ditzakeen loturak informaziozko erreferentzia moduan bakarrik eskainiko dira, eta ez da haietan eskainitako edukien, jabeen, zerbitzuen edo produktuen gaineko baloraziorik egingo. Edonola ere, AMPO erantzukizun guztietatik libre geratuko da eta ez du inongo erreklamaziorengatik ondoriorik/kalterik jasoko hirugarrenek emandako zerbitzuekin zerikusia duten edo haietatik erator daitezkeen erreklamazioengatik eta/edo eskaerengatik. AMPOk erabilpeneko baldintza orokor hauek urratzen dituzten ERABILTZAILEEN kontra bidezko lege-jarduerak gauzatzeko eskubidea du, eta ERABILTZAILEAK onartzen du jarduera horiei hasiera ez emateak ez duela esan nahi haiei formalki uko egiten zaienik, eta indarrean mantentzen direla arau-hausteak preskribatzeko epea bete arte.

 

DATU PERTSONALAK BABESTEA

AMPOren lehentasunezko balioak dira konfidentzialtasuna, sekretu profesionala eta segurtasuna, eta hitzematen du erabiltzailearen edo bisitariaren eta harekin edukitako interakzio guztien pribatutasuna bermatuko dituela. AMPOk hitzematen du erabiltzailearen informaziorik ez duela jasoko premiazkoa ez bada behinik behin. Halaber, hitzematen dugu erabiltzaileak gure weborriaren bitartez eman diezagukeen informazioa arreta osoz tratatuko dugula. Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoarekin eta DBLOren garapeneko 1720/2007 Errege Dekretuarekin adostasunean, jakinarazten dizugu gure web-orriko zerbitzu jakinak erabiltzeko, zenbait datu pertsonal eman behar dizkiguzula izen emateko inprimakien edo posta elektronikoko mezuen bidez, eta horiek AMPOren jabetzako eta erantzukizuneko fitxategietan sartuko direla, datuak tratatzeko xedez. Datu pertsonalak bidaltzean, haiek tratatzeko baimen espresa ematen dela iritziko zaio; dena dela, ezeztagarria izango da, baina ez du atzeraeraginik edukiko. Halaber, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen segurtasuna mantentzeko, datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun-neurrien araudia arautzen duen 1720/2007 Errege Dekretuak exijitzen dituen segurtasun teknikoko eta antolamenduko neurriak aplikatuko direla.

 

Zure datu pertsonalen erabilpena

Eskatzen dizkizugun datuak lortu nahi ditugun helburuetarako egokiak, bidezkoak eta guztiz beharrezkoak dira, baina ez duzu horiek emateko obligaziorik. Halaber, egiaztatzen diguzu ematen dizkiguzun datu guztiak egiazkoak eta egokiak direla bete nahi den helbururako. Gure web-orriak inprimaki ezberdinen bidez jasotzen ditu zure datu pertsonalak, eta helbide elektronikoaren bidez ere bai (haren bidez edozein motako informazio, argibide edo zalantza igor diezagukezu). Haiek bidaltzean gure fitxategietan sartzeko baimena ematen diguzu, AMPOk egoki baderitzo, eta horiek pribatutasun-politika hauen pean arautuko dira. Zure datuak gure datu-tratamendurako fitxategietan gordeko dira.

 

Curriculum Vitaeak jasotzea.

Curriculum vitaea bidaltzen badiguzu, Datu Pertsonalak Babesteko Legearekin adostasunean, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak gure fitxategietan gordeko direla, langileen hautaketaprozesuak aurrera eraman eta zure lanbide-profila gure beharretara egokitzen bada, zure curriculuma eskura edukitzeko. Zure datu pertsonalak gure fitxategietatik ezeztatzen ez dituzun bitartean, iritziko zaio etorkizuneko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko interesa izaten jarraitzen duzula. Gure datu pertsonalen fitxategiak eguneratuta edukitzeko helburuarekin, arren eskatzen dizugu haietan egindako edozein aldaketa jakinaraz diezaguzula.

 

Datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

Edozein unetan gauza ditzakezu legean aurreikusitako atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak, sinatutako idazkia bidaliz helbide honetara: AMPO S.COOP Katea Auzoa Z/G- 20213 Idiazabal (Gipuzkoa) – Espainia, edo emaila bidaliz  lopd@ampo.com helbide elektronikora.

 

Datuen jakinarazpena

AMPOk jakinarazten dizu zure datuak konfidentzialtasunez tratatuko direla eta enpresaren barruan bakarrik erabiliko direla adierazitako helburuetarako. Horrenbestez, zure datuak ez dizkiogu hirugarren bati lagako, ezta jakinaraziko ere, legez aurreikusitako kasuetan edo ERABILTZAILEAK baimen espresa ematen digun kasuetan izan ezik.

 

Zure datu pertsonalen segurtasuna.

Zure datu pertsonalen segurtasuna mantentzeko helburuarekin, jakinarazten dizugu AMPOk era guztietako neurriak hartu dituela, teknikoak zein antolamendukoak, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, ez daitezen aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe atzitu.

 

Zure datuak eguneratzea

Zure datu pertsonalak eguneratuta mantentzeko, garrantzitsua da aldaketaren bat egiten den bakoitzean jakinaraz diezaguzula; osterantzean, ezin dugu haien egiatasuna bermatu. Iritzi dugu zure datu pertsonalak gure fitxategietatik espresuki ezeztatzen ez badituzu, haietan egoten jarraitu nahi duzula, AMPOk egoki deritzon arte, eta jasoak izan zireneko helburua betetzen duten bitartean. AMPO ez da pribatutasun-politikaren erantzule, hirugarrenek gure web-orrian eskura egon daitezkeen loturen bidez eman ditzaketen datu pertsonalei dagokienez. AMPOk pribatutasunpolitika hauek alda ditzake gure web-orrian ematen diren aldaketetara eta datu pertsonalei buruz legegintzan edo jurisprudentzian ematen diren aldaketa berrietara egokitzeko, web honen bidez zure datuak ematen dizkiguzun bakoitzean. Datu Pertsonalak Babesteko Politikari buruz zalantzarik baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan goian adierazitako datuen bidez.

 

ERANTZUKIZUNAK

Web-orri hau erabiltzailearen eskura jartzean, kalitatezko edukiak eta zerbitzuak eskaini nahi dizkiogu, erabateko diligentzia mantenduz haien prestazioan eta erabilitako bitarteko teknologikoetan. Edonola ere, ez dugu erabiltzailearen sistema informatikoa nolabait kalte dezaketen birusen eta beste elementuen gaineko erantzukizunik. ERABILTZAILEAK ezingo du gure atarian sistema informatikoen funtzionamenduan gehiegizko gainkarga eragiten duen jarduerarik burutu, eta ezingo du birusik sartu, ezta gure web orriaren funtzionamendu normalari —edo, azken finean, gure sistema informatikoei— kalte egin diezaiokeen robotik edo softwarerik instalatu ere. Erabiltzaileak gure web-orriaren erabilpenetik eratorritako erantzukizun oro bere gain hartzen du, eta web-orritik zuzenean edo zeharka eratorritako ondorio guztien erantzule bakarra izango da, esaterako: kontrako ondorio ekonomikoak, teknikoak eta/edo juridikoak eta gure atariak sortutako itxaropenak ez betetzea. Hala, erabiltzaileak gertakari horietatik zuzenean edo zeharka emandako erreklamazioetatik libre utziko du AMPO. Zure atarian argitaratzen diren artikuluen eta irudien jabetza intelektualeko eskubideei dagozkien erreklamazioetatik libre geratzen da AMPO, eta ez ditu web-orri honetan agertzen diren edo beste webgune batzuetara esteka daitezkeen edukien zehaztasuna, egiatasuna eta iraunaldia bermatzen, berezkoak edo hirugarren batenak badira ere, haien erabilpenetik erator daitezkeen erreklamazioetatik libre geratzen delarik. AMPO erreklamazio guztietatik libre geratzen da, barne hartuz abokatuen ordainsariak, hirugarrenek egindako eskaerak eta erreklamazioak ERABILTZAILEAK ez dituelako gure sartzeko eta atzitzeko baldintzak eta pribatutasun-politika bete, edo beste edozein erreklamazio indarreko legedia ez betetzeagatik. ERABILTZAILEAK aitortzen du gure atariaren erabilpeneko baldintzei buruzko informazio guztia ulertu duela eta nahikoak direla errakuntzarik ez emateko, eta, beraz, osorik eta espresuki onartzen dituela. ERABILTZAILEA jakinaren gainean dago web-orri honetan nabigatzean eta haren zerbitzuak erabiltzean erabilpeneko baldintzak onartzen dituela iritziko zaiola. Espainiako legeek arautzen dute gure web-orriari dagokion guztia. Aldeen artean desadostasunik badago web-orri honen interpretazioari eta edukiari dagokienez, aldeek goian adierazitako egoitza nagusia helbideratutako hiriburuaren probintziako Epaitegietara eta Auzitegietara joko dute, eta beste edozein foruri uko egingo diote. Gure web-orriaren Erabilpeneko Baldintzei buruz zalantzarik baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan goian adierazitako datuen bidez.

loading