LEHEN GNL KARGA BURUTU DU CHENIERE ENPRESAK, CORPUS CHRISTI PLANTAN

Houston-en egoitza nagusia duen Cheniere Energy enpresak, lehen GNL karga burutu zuen abenduan Texas-eko Corpus Christi portuan. Bertan teknologia maila altuko AMPOren milaka balbula daude instalaturik egun.

Likidotutako Gas Naturala (GNL) Greziara bidean zijoan Maria Energy izeneko karga-ontzian zamatu zen.

Corpus Christi likuefakzio planta honek tamaina handiko hiru GNL produkzio tren ezberdin dauzka, eta baita sostengu azpiegiturak ere. Besteak beste, tamaina txikiagoko beste zazpi tren.

2012.urtetik teknologia maila altuko 4000 balbula baino gehiago hornitu ditu AMPO POYAM VALVES-ek Chenieren Corpus Christi LNG proiektuaren lehen bi trenetarako, eta beste hainbat balbula ere Sabine Pass LNG likuefazio proiektuaren lehen bost trenetarako, zeintzuen bezeroak Cheniere eta Bechtel izan ziren ere. Hauez gain, momentu hauetan Corpus Christi LNG plantaren hirugarren tren berri baterako1750 balbula baino gehiago ari da hornitzen AMPO: eskuzko boladun balbula kriogenikoak, globo eta erretentzioko balbula kriogenikoak, aktuaturiko boladun balbula kriogeniko eta ez-kriogenikoak eta metal-metal balbulak. Produktu hauek 42” bitartekoak dira eta 150 eta 900 libra bitarteko presioa jasan behar izango dute. Aipatzekoa da top entry diseinuko tamaina handiko boladun balbula kriogenikoek duten isolamendu ahalmen bikaina eta baita lineako presio galera murrizteko duten ahalmena, azken honek tamainu txikiagoko ekipoak erabiltzea ahalbideratzen duelarik.

Ohikoa den bezala, AMPO POYAM VALVES-ek salmenta osteko zerbitzuak ere eskainiko ditu hirugarren tren honen eraikitze eta martxan jartzean. Horretarako AMPO SERVICE-eko tekniko ugariren laguntza izango dutelarik. Guzti hau proiektuaren martxan jartze eta mantenimendu arrakastatsu bat bermatzeko helburuarekin.

loading