INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI LAGUNTZEKO EKIMENA

AMPOko boluntario bat Beasaingo Pagorriaga landetxean izan zen denboraldi batez, abusuen biktima izan ziren 8 emakumerekin terapiak egiten dituzten profesionalei laguntzeko helburuarekin. Ekimen hori, “El Entorno Rural como Fuente de Salud” (“Landa-ingurunea, osasun-iturri”) izenekoa, ner group-eko gizartearekiko konpromiso taldeak sortu zuen, eta AMPOk buru-belarri parte hartu zuen bertan.

Saio horien helburua, emakume haien osasun fisikoa, mentala eta emozionala hobetzea izan zen. Beren emozio-egoera hobetzeko teknikak erabili ziren, ikasitakoa eguneroko bizimoduan eta harremanetan erabil zezaten, beren bizi-kalitatea hobetzeko. Terapia hori bestelako inguru berri batean garatu zen, hain zuzen ere, naturan, animaliekin.

Talde- eta elkarrizketa-terapiak ez ezik, hainbat tailer ere egin ziren: kantua, shiatsu masajea, coaching-a eta zaldi-heziera, samurtasuna eta antzerkia.

Terapiak harrera ona izan zuen. Gainera, pozik zeudela eta ikasitakoa antzeko egoeran dauden emakumeei irakasteko irrikan zeudela adierazi zuten emakumeek. Horrela, hilean behin elkartzea erabaki zuten, ekimenarekin jarraitzeko.

loading