IKERKETA ETA GARAPEN PROIEKTUAK: BRONCEN ETA DEGATE

BRONCEN PROIEKTUA

 

AMPO KOOP.E-k laguntza bat jaso du Ikerketa eta Garapeneko ondorengo proiektua gauzatu ahal izateko: “Zentrifugatuko prozesuan molde zeramikoak aplikatuz produzitutako zehaztasun handiko brontzezko pieza berriak”. Laguntza hau, HAZITEK programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak finantziatu du.

Proiektuaren helburua zehaztasun handiko eta kalitate maila goreneko brontzezko pieza berriak garatzea da, horretarako zentrifugatuko prozesua eta molde zeramikoak aplikatuz. Pieza hauek batez ere itsas sektorera eta offshore-ra bideratuta egongo dira. Horretarako AMPOk erronka teknologiko garrantzitsu batzuk aurre eman beharko ditu. Besteak beste, brontzea bezalako material berri batekin lan eginez eta fundizioko prozesu konkretu bat garatuz.

 

DEGATE PROIEKTUA

 

Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programa medio beste laguntza bat ere jaso du AMPO Kooperatiba Elkarteak. Hain zuzen ere, petrolio eta gas sektorera bideraturiko fidagarritasun eta segurtasun maila altuko espantsio bikoitzeko konporta balbula berri baten garapenerako dirulaguntza bat.

Ikerketa eta garapeneko proiektu honen helburua konporta balbula gama berri bat garatzea da, estankotasun eta emisioei dagokienez, sektoreko segurtasun eta ingurumen eskakizunei erantzuna emateko soluzioak, hain zuzen ere.

 

loading