HIDROGENO GARBIAREN EUROPAR ALIANTZAREKIN BAT EGIN DU AMPOK

Europako Hidrogeno Garbiaren Aliantzarekin (ECH2A) egin du bat AMPOk orain gutxi, aliantza honek industria, instituzio nazional eta publikoak, gizarte zibila eta beste hainbat eragile eta interes talde ere batzen dituelarik. Arlo honetan Europar Batasunaren mundu mailako lidergotza eraiki eta Europar Batasunak 2050.urterako karbonoaren neutraltasuna lortzeko duen konpromisoaren alde lan egitea da aliantza honen helburua. Aliantza honetako kideak hidrogenoaren balio-kate osoaren parte dira, hidrogeno berriztagarria eta karbono maila baxuko hidrogenoa barnebilduz, materia honen produkziotik hasi eta energia, mugikortasun, industria eta klimatizazio sektoreetako transmisioa lantzen dutenak, hain zuzen.

Aliantza honek inbertsio agenda bat definituko du eta hidrogenoaren balio katearen zabalkundea babestuko du Europa osoan zehar, zeregin erabakigarria izango duelarik hidrogenoaren Europako estrategia berriaren ekintzak erraztu eta inplementatzerako orduan. Horretarako 430 bilioi euroko inbertsio bat aurreikusten da 2030erako, batez ere hidrogeno berriztagarriaren eta karbono maila baxuko hidrogenoaren ekoizpena eta eskaria areagotzeko helburuarekin.

ECH2A aliantzarekin bat eginez, Europako beste eragile batzuekin lankidetzan jarduteko aukera izango du AMPOk, horretarako bere esperientzia teknologikoa eskaini eta honela hidrogenoaren ekonomia berdea lortzeko trantsizio europearra ahalik eta efiziente eta eraginkorrena izateko lan egingo duelarik.

Hidrogenoa funtsezkoa izango da Europako Akordio Berdean eta energia garbietarako Europako trantsizioan ezarritako helburuak lortzeko. Hidrogenoak hainbat erabilera energetiko eta ez-energetiko ditu, energia berriztagarrien biltegiratzetik hasi, erregai astunak garraiatzera eta baita energian intentsiboak diren industriaren energia edo lehengaietan, altzairu eta industria kimikoen sektorean, esaterako.

Are garrantzitsuagoa dena; hidrogenoak klima eta ingurumena errespetatzen ditu, ez baitu zuzenean karbono dioxidorik isurtzen. Honela prozesu industrialak eta ekonomia bera deskarbonizatzeko soluzioa eskaintzen du, karbono isurpenak murriztuz. Premiazkoa eta erronka handia dena gaur egun.

 

 

 

loading