GIDATZE ERAGINKORRARI BURUZKO PRESTAKUNTZA

Egunero egin ohi ditugun hainbat jarduerek “karbono arrastoa” uzten dute gure planetan; hots, berotegi-efektuko gasak isurtzen dituzte, eta efektu horien munta, horiek kudeatzeko moduaren araberakoa izaten da. Ibilgailuak gidatzea ez da salbuespena, eta gidatzeko moduak gehiago edo gutxiago kutsatzera eraman gaitzake.

Hori dela eta, AMPOn ikastaro teoriko/praktiko bat antolatu zen, hain zuzen, ibilgailuen gidatze eraginkorrari buruzkoa. Ikastaro horrek Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) diru-laguntza jaso zuen, eta gidatzeko modu iraunkorragoa sustatzea eta gure eguneroko bizimoduan ingurumenarekiko sentikor bihurtzea izan zituen helburu.

loading