ESTATU BATUETAKO GCGV PLANTA KIMIKO BATERAKO ERAGINGAILU ELEKTRIKODUN KONPORTA BALBULAK

AMPO POYAM VALVES-ek eragingailu elektrikodun konporta balbulak diseinatu eta ekoiztuko ditu GULF COAST GROWTH VENTURES (GCGV) joint-venture-arentzat. Talde hau Exxon Mobil eta Sabic-ek osatzen dute. Texas-eko San Patrizio konderrian eraikiko den instalakuntza kimiko bat izango da honako hau eta berau lau ingeniaritza ezberdinen artean eraikiko dute: The Wood Group, CMI & Turner Industries Group, Chiyoda & Kiewit eta Mitsubishi Heavy Industries & Zachry Group. Hirugarren lauhilekoan ekingo diote eraikuntzari eta martxan jartzea aldiz 2022.urterako aurreikusten da.

Balbula gehienak altzairu herdoilgaitzekoak eta karbono altzairuzkoak izango dira. Hala eta guztiz ere oxigeno zerbitzurako monel balbulak ere hornituko ditugu. Hau dela eta, produktu hauek diseinatu eta fabrikatzerako orduan su hartzeko arriskurik ez egotea hartuko da kontuan. Balbulak 30” bitartekoak izango dira eta presioa aldiz 150 eta 1500 libra bitartekoa izango da.

Planta kimiko honetan, etano krakeatzailearen etilenoak hiru unitate elikatuko ditu; Monoetilglikol (MEG) unitate bat eta bi polietileno unitate. Monoetilglikola poliesterra ekoizteko erabiltzen da, zein era berean jantziak produzitzeko erabiltzen den eta baita polietileno tereflatatoa (PET) ere. Honako hau botilak eta edarietarako ontzikiak fabrikatzeko erabiltzen den plastiko bat izan ohi da. Bestalde, polietilenoa beste plastiko mota bat da. Honako hau aplikazio ezberdinetarako erabili ohi delarik. Tartean; ontzikiak, kontsumo produktuak, produktu industrialak, nekazaritzarako filmak eta baita konstrukziorako materialak ere.

GCGV eta ingeniaritza guztiek AMPOrengan konfidantza jarri izana kalitate gorenean eta balio teknologiko altuko balbulak diseinatu eta produzitzeko duen ahalmenean oinarritzen da. Besteak beste, industria kimiko eta petrokimikarako lan egiten duelarik.

 

 

loading