ENPRESAREAN AZOKAN PARTE HARTU DU AMPOK

Joan den urriaren 25ean Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu eta Bai Euskararik antolaturiko “Enpresarean” azokaren laugarren edizioan parte hartu zuen AMPOk; pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronken inguruko solasaldi interesgarri batean hizlari izan zelarik AMPOko Berrikuntza eta Garapen Teknologikoko Zuzendari den Leire Colomo. Tertulia honetan, Ikanos, Elay eta Ibarmiako beste hainbat ordezkarik ere parte hartu zuten, gaur egungo digitalizazioaren paradigmak aztertu, askotariko iritziak partekatu eta etorkizunera begira jarriz. Mahai inguru hau BERRIAko kazetari batek dinamizatu zuen.

Solasaldi hontaz gain, “Enpresarean” ekimenak beste hainbat hitzaldi eta solasaldi ere barnebildu zituen, pertsonak eta horien ongizatea izanik protagonistak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronkaren aurrean.

“Enpresarean” ekimen honen helburua euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatzea da, etorkizuna ulertzeko modu ezberdina duten ekonomia eta teknologia arloko profesionalak batuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, ekitaldi hau SPRIk, Hernaniko udalak, Laboral Kutxak, Orona Fundazioak, EITBk,…-ek babestu zuten.

loading