Sormena Eta Berrikuntza

Gure bezeroei balio erantsi altuagoko soluzioak eskaintzeko ideia sortzaile eta berritzaileak

AMPO erabat konprometiturik dago berrikuntzarekin, eta soluzio berriak garatzen diharduen ingeniari talde baten bidez erantzuten dio konpromiso horri. AMPOk bezero bakoitzaren eskakizunetara moldatzen diren proiektuak egiten ditu, eta garapenari loturiko ezagutzak hobetzen ditu, erabiltzaile eta ingeniaritza taldeekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, nazioarteko ikerketa zentro eta unibertsitate ospetsuekin elkarlanean jarduten du etengabe.

Antolaketa eredu berritzailea, pertsonengan oinarritua

Antolaketa eredua pertsona libre eta arduratsuen eredu moduan definitzen da. Sistema horretan kontrolaren kontzeptuak ez dauka lekurik, eta era berean, ohiko antolaketa hierarkikoa iraganeko zerbait dela jotzen da. Kudeaketa eredua AMPOren zigilu bereizgarrietakoa izatera heldu da, talde lana, komunikazioa eta adostasuna funtsezko zutabeak izanik. Antolaketa eredu hori, halaber, saritu egin zuten Euskadiko Berrikuntzaren Sariarekin, 2008an.

loading