Prozesu petrokimiko eta kimikoa

Planta kimiko eta petrokimikoek produktu kimiko bihurtzen dituzte petrolioa, gas naturala, airea, ura, metalak eta mineralak. Petroliotik edo gas naturaletik deribatutako produktu kimikoei produktu petrokimiko deitzen zaie. Normalean, produktu kimiko hauek ateratzen dira petrolio gordinaren, gas naturaleko likidoen eta halakoen fintze prozesuan, eta desintegratu edo destilatu egiten dira.

Petrokimiko primarioak hiru taldetan banatzen dira:

  • Olefinen artean, etilenoa, propilenoa eta butadienoa sartzen dira. Bai etilenoa bai propilenoa, biak ere produktu kimiko industrialen eta plastikoen iturri garrantzitsuak dira. Butadienoa, kautxu sintetikoa fabrikatzeko erabiltzen da.
  • Aromatikoen artean, bentzenoa, toluenoa eta xilenoak daude. Bentzenoa lehengai gisa erabiltzen da tinduetan eta detergente sintetikoetan; bentzenoa eta toluenoa, bestalde, poliuretanoak fabrikatzeko erabiltzen diren metilendifenilo eta toluileno diisozianatoetan egoten dira.
  • Sintesi gasa, karbono monoxidoaren eta hidrogenoaren arteko nahasketa bat da, eta amoniakoa eta metanola egiteko erabiltzen da. Amoniakoa erabiltzen da ongarrietarako urea produzitzeko; metanola, berriz, disolbatzaile gisa eta tarteko produktu kimiko gisa erabiltzen da.
  • Petrolio frakzioak ohantze mugikorrean katalitikoki desintegratuz produzitzen dira olefinak eta aromatikoak, petrolio findegietan.
  • Planta kimikoek desintegrazio bidez produzitzen dituzte olefinak; horretarako, gas naturalaren likidoak erabiltzen dituzte, hala nola etanoa eta propanoa. Aromatikoak, berriz, naftaren erreformatze katalitiko bidez produzitzen dira.

Hona hemen petrokimikoen produkzioan erabiltzen diren hidrokarburo iturri nagusiak:

  • Metanoa, etanoa, propanoa eta butanoak; horiek, batez ere, gas naturala prozesatzeko plantetan produzitzen dira.
  • Petrolio findegietan produzitutako nafta.
  • Bentzenoa, toluenoa eta xilenoak. Denak batera hartuta, BTX deitzen zaie. Petrolio findegietan produzitzen dira batez ere, erreformagailu katalitikoen bidez ateratako erreformatua erauziz.
  • Petrolio findegietan produzitutako gasa.

AMPO POYAM VALVES ek 1964. urtetik parte hartu du prozesu kimikoetarako goi ingeniaritzako soluzioen diseinuan eta ekoizpenean; hala, sektoreak aplikazio kritiko eta zorrotzetarako gehien eskatzen dituen balbulen hornikuntzan dihardu, BOLA, AR, TXIMELETA, ANGELU, KONPORTA, GLOBO eta ERRETENTZIO balbulen fabrikazioan espezializatuta.

Atzera
loading