Petrolioa eta produktu deribatuak fintzeko prozesua

Petrolioa fintzearen helburua destilatzea eta destilatu baliotsuak (nafta, kerosenoa, diesela) eta gasolio atmosferikoa separatzea da, lehengai gordinetik abiatuta eta destilazio prozesu konplexu baten bidez.

Prozesuaren pausoak honelaxe definitu daitezke:

  1. Produktuaren korronteetatik berreskuratutako beroa erabiliz, materia gordina aurre-berotzea.
  2. Petrolio gordina gatzgabetu eta deshidratatzea, likido-likido elektrostatika bidezko bereizketa hobetua erabiliz (gatzgabetzeko gailua).
  3. Berogailuen bidez, petrolio gordina nahi den tenperaturaraino berotzea.
  4. Petrolio gordina destilazio atmosferikoko zutabera bideratzea.
  5. Birzirkulazioko zirkuitu itxiak erabiltzea barneko errefluxu likidoa sortzeko.
  6. Produktuaren erauzketa goialdean, alboetan eta behealdean egiten da.

Hona hemen findegietan erabiltzen diren prozesu unitateetako batzuk:

  • Gatzgabetzeko gailua: unitate honek petrolio gordinaren gatza garbitzen du destilazio atmosferikoko unitatean sartu aurretik.
  • Petrolio gordina destilatzeko unitatea: unitate honek petrolio gordina hainbat frakziotan destilatzen du, beste unitate batzuetan prozesaketarekin jarraitzeko.
  • Hutsean destilatzeko unitatea: petrolio gordina destilatzeko unitatearen hondoan dagoen hondar petrolioa destilatzen du, presio atmosferikoaren azpitik.
  • Nafta hidrogeno bidezko tratamendu unitatea: hidrogenoa erabiltzen da destilazio atmosferikoaren nafta sufre-gabetzeko. Nafta hidrogenoarekin tratatu behar da erreformatze katalitikoaren unitate batera bideratu aurretik.
  • Erreformatze katalitikoaren unitatea: sufregabetutako nafta molekulak oktanaje handiagoko molekula bihurtzen ditu erreformatua produzitzeko, zeina gasolina edo petroliozko azken produktuaren osagai bat baita. Erreakzio katalitikoan liberatutako hidrogenoa, berez, erreformatzearen azpiproduktu garrantzitsu bat da. Hidrogenoa hidrotratamendurako makinetan nahiz hidrodesintegragailuan erabiltzen da.
  • Alkilazio unitatea: azido sulfurikoa edo azido fluorhidrikoa erabiltzen da gasolina nahasketarako oktanaje handiko osagaiak produzitzeko.
  • Isomerizazio unitatea: molekula linealak oktanaje handiagoko molekula adarkatu bihurtzen ditu, gasolinan nahasteko edo alkilazio unitateak elikatzeko.
  • Destilatuak hidrogenoz tratatzeko unitatea: hidrogenoa erabiltzen du petrolio gordina destilatzeko unitatean destilatutako beste frakzio batzuk sufre-gabetzeko (gasolioa, esaterako) destilazio unitateetatik pasatu ondoren.
  • Merox (merkaptanoen oxidatzailea) eta antzeko unitateak: PGLa (petrolio gas likidotua), kerosenoa nahiz karburantea sufregabetzen du; horretarako, behar ez diren merkaptanoak oxidatu eta disulfuro organiko bihurtzen ditu.
  • Gasa aminekin tratatzeko unitateen, Claus prozesuaren eta isats gasaren tratamenduaren bidez, hidrodesulfuraziotik datorren azido sulfhidrikoa oinarrizko sufre bihurtzen da. /li>
  • Ohantze mugikorreko desintegrazio katalitikoaren unitatea: frakzio pisutsuenak eta irakite puntu altuenekoak hobetzen ditu, izan ere, produktu baliotsuago, arin eta irakite puntu baxuagokoak bihurtzen ditu.
  • Hidrodesintegrazio unitatea: hidrogenoa erabiltzen du petrolio gordina destilatzeko unitateetatik eta hutseko destilaziotik datozen frakziorik pisutsuenak hobetzeko; hala, frakzio horiek produktu baliotsuago eta arinagoak bihurtzen ditu.
  • Biskositatea murrizteko unitatea: desintegrazio termikoaren bidez, hutseko destilazio unitateko hondar petrolioa hobetu egiten du, izan ere, biskositate txikiagokoa, baliotsuagoa eta arinagoa bihurtzen du.
  • Kokizazio diferituaren eta kokizazio fluidoaren unitateak: hondar petrolio pisutsua, petrolio koke eta nafta eta gasoliozko azpiproduktu bihurtzen du, azken produktu gisa.

AMPO POYAM VALVESek 1964. urtetik parte hartu du findegietako prozesuetarako goi ingeniaritzako soluzioen diseinuan eta ekoizpenean; hala, sektoreak aplikazio kritiko eta zorrotzetarako gehien eskatzen dituen balbulen hornikuntzan dihardu, BOLA, AR, TXIMELETA, ANGELU, KONPORTA, GLOBO eta ERRETENTZIO balbulen fabrikazioan espezializatuta.

Atzera
01-cryogenic-top-entry-ball-valve
Top Entry Boladun Balbula Kriogenikoa
44-axial-flow-check-valve_rev-copia
Axial Flow Check Erretentzio Balbulak
02-cryogenic-split-body-ball-valve-copia
Split Body Boladun Balbula Kriogenikoa
15-switch-valve-copia
Switch Balbula (Wedge Plug)
14-standard-temperature-lift-plug-valve
Tenperatura Estandarretarako Ar Balbula
13-high-temperature-lift-plug-valve-copia
Tenperatura Altuetarako Ar Balbula
33-bolted-bonnet-piston-check-valve-copia
Torlojuz loturiko estalkia duen Piston Check Erretentzio Balbula
32-bolted-bonnet-swing-check-valve
Torlojuz loturiko estalkia duen Swing Check Erretentzio Balbula
31-pressure-seal-bonnet-tilting-disc-check-valve-copia
Goi Presioetarako Tilting Disc Erretentzio Balbula (Pressure Seal diseinua)
30-pressure-seal-bonnet-swing-check-valve-copia
Goi Presioetarako Swing Check Erretentzio Balbula (Pressure Seal diseinua)
10-cryogenic-bolted-bonnet-piston-check-valve-copia
Torlojuz loturiko estalkia duen Piston Check Erretentzio Balbula Kriogenikoa (Lift check)
09-cryogenic-bolted-bonnet-swing-check-valve
Torlojuz loturiko estalkia duen Swing Check Erretentzio Balbula Kriogenikoa
08-cryogenic-pressure-seal-bonnet-swing-check-valve
Goi Presioetarako Swing Check Erretentzio Balbula Kriogenikoa (Pressure Seal diseinua)
29-bolted-bonnet-gate-valve
Torlojuz loturiko estalkia duen Konporta Balbula
28-pressure-seal-bonnet-gate-valve
Goi Presioetarako Globo Balbula (Pressure Seal diseinua)
07-cryogenic-bolted-bonnet-gate-valve
Torlojuz loturiko estalkia duen Konporta Balbula Kriogenikoa
06-cryogenic-pressure-seal-bonnet-gate-valve
Goi Presioetarako Konporta Balbula Kriogenikoa (Pressure Seal diseinua)
27-bolted-bonnet-globe-valve
Torlojuz loturiko estalkia duen Globo Balbula
26-pressure-seal-bonnet-globe-valves-y-pattern
Goi Presioetarako Y erako Globo Balbula (Pressure Seal diseinua)
04-cryogenic-pressure-seal-bonnet-globe-valve
Goi Presioetarako Globo Balbula Kriogenikoa (Pressure Seal diseinua)
03-cryogenic-end-entry-ball-valve-copia
End Entry Boladun Balbula Kriogenikoa
12-high-temperature-metal-seated-ball-valve
Tenperatura Altuetarako Asientu metalikodun Boladun Balbula
05-cryogenic-bolted-bonnet-globe-valve
Torlojuz loturiko estalkia duen Globo Balbula Kriogenikoa
16-high-temperature-slurry-ball-valve
Tenperatura Altu eta Lohietarako Boladun Balbula
34-hipps-service-ball-valve
HIPPS zerbitzurako Boladun Balbula
35-soft-service-top-entry-ball-valve
Zerbitzu estandarrerako Top Entry Boladun Balbula (asientu metaliko eta resilienteak)
36-soft-service-split-body-ball-valve
Zerbitzu estandarrerako Split Body Boladun Balbula (asientu metaliko eta resilienteak)
37-soft-service-end-entry-valve-copia
Zerbitzu estandarrerako End Entry Boladun Balbula (asientu metaliko eta resilienteak)
Estaldutako Konporta Balbula
42-high-pressure-ball-valve
Goi Presioetarako Boladun Balbula
41-three-pieces-split-body-ball-valve-copia
Hiru piezako Split Body Boladun Balbula
Estaldutako Boladun Balbula
loading