Zentral elektriko bat, energia elektrikoa sortzen jarduten duen instalazio industrial bat da. Bertan, normalean, sorgailu bat edo gehiago eta makina birakari bat egoten dira, mugimendu birakaria energia elektriko bihurtzeko. Munduko zentral elektriko gehienek, elektrizitatea sortzeko, erregai fosilak erretzen dituzte, hala nola ikatza, petrolioa eta gas naturala; beste batzuek energia nuklearra ere erabiltzen dute.
Zentral termoelektrikoetan, motor termiko batek sortzen du energia mekanikoa; horretarako, energia termikoa, zeina sarritan erregai bat erretzetik datorren, biraketa energia bihurtzen da. Zentral termoelektriko gehienek lurruna ekoizten dute; hori dela eta, batzuetan lurruneko zentral termiko deitzen zaie. Ez dago energia termiko guztia eraldatu eta energia mekaniko bihurtzerik; beti egoten dira ingurunera doazen bero galerak. Galera hori bero erabilgarri moduan erabiltzen bada prozesu industrialetan nahiz hiri berokuntzan, energia zentralari ziklo konbinatuko zentral termiko esaten zaio.
Zentral elektrikoen motak:
- Erregai fosileko zentral elektrikoek gasaren, ikatzaren edo petrolioaren errekuntza darabilte turbinetarako zein galdaretarako.
- Zentral nuklearrek erreaktore nuklear baten beroa erabiltzen dute. Beroak, lurrun bihurtu ondoren, turbina bati eta sorgailu bai eragiten die.
- Zentral geotermikoek lurpeko arroka beroetatik ateratako lurruna erabiltzen dute.
- Zentral heliotermikoek eguzkiaren argia baliatzen dute ura irakin eta sorgailuan biraka dabilen lurruna produzitzeko.
AMPO POYAM VALVES ek 1964. urtetik parte hartu du zentral elektrikoetako prozesuetarako goi ingeniaritzako soluzioen diseinuan eta ekoizpenean; hala, sektoreak aplikazio kritiko eta zorrotzetarako gehien eskatzen dituen balbulen hornikuntzan dihardu, BOLA, AR, TXIMELETA, ANGELU, KONPORTA, GLOBO eta ERRETENTZIO balbulen fabrikazioan espezializatuta.




























































