Prozesaketa lurrean burutu beharrean itsas zabalean egitearen arrazoia ondorengoa da: produktuen lurrunkortasuna murriztu beharra eta kutsatzaile oro, ura eta harea esaterako, desagerrarazi beharra, kontuan harturik garraioan –hala barkuz nola itsaspeko gasbideen bitartez– arazoak ekar ditzaketela.
Putzua zein erreserbatakoa denaren arabera, petrolioa, gasa edo bien arteko nahasketa izan daiteke.
Ondoko diagraman, nahasketaren prozesaketaren lagin bat azaltzen da, itsas zabaleko prozesaketaren adibide oinarri-oinarrizko dena.
Putzuetan erauzketa egin ondoren, produktua modu artifizialean edo gas forman igotzen da plataformara, produkzio bereizgailura. Putzua berri samarra bada, putzuaren hondoko presioa nahikoa izaten da produktua igotzeko, baina denborak aurrera egin ahala, putzuan fluidoren bat edo gasen bat injektatu behar izaten da presioa handitzeko. Behin igo ondoren, presioa txikitu behar da produkzioari ekiteko.
Produkzio bereizgailuak: prozesuan dauden hiru osagai nagusiak petrolio gordina, gasa eta ekoitzitako ura dira. 50 barretik gorako presioarekin eta 100 ºC-tik gorako tenperaturarekin lortzen da fluidoa. Bereizketa prozesua hainbat aldiz burutzen da, hiru osagaiak erabat bereizirik egon arte.
Hurrengo pausoa izango da petrolioa eta gasa bereizgailuetatik hartzea eta horiek produktu desberdinetan deskonposatzen jarraitzea.
- Petrolioaren prozesua: prozesaketaren azken fasea, petrolio gordina koaleszedore batetik pasatzea izan ohi da.
- Gas prozesaketa: gasa bereizirik egon arren eta petrolioa nahiz ura kenduta egon arren, gehiago garbitu beharra dago. Tratamendu honetarako, gasa konpresoreen eta bereizgailuen BP/AP prozesu batean sartzen da.
- Ur prozesatua: putzuko fluidotik kentzen den ur guztia garbitu eta tratatu egingo da itsasora itzuli aurretik.
- Biltegiratzea: produzitutako petrolioa, petrolio plataformen hanketan biltegiratu ohi da.
- Neurketa eta esportazioa: prozesuaren azken fasea. Salmenta puntuetan egiten da.
AMPO POYAM VALVESek 1964. urtetik parte hartu du itsas zabaleko plantetarako goi ingeniaritzako soluzioen diseinuan eta ekoizpenean; hala, sektoreak aplikazio kritiko eta zorrotzetarako gehien eskatzen dituen balbulen hornikuntzan dihardu, BOLA, KONPORTA, GLOBO eta ERRETENTZIO balbulen fabrikazioan espezializatuta.

































