Meatzaritza, mineral baliotsuak edo bestelako material geologikoak lurretik eta, zehazki, meatokitik, ateratzean datza. Meatokia da, hain zuzen, meatzariarentzat interes ekonomikoa duen gune mineralizatu trinkoa.
Meatzaritza ezinbestekoa da nekazaritza prozesuen bidez edo laborategi nahiz fabrika batean modu artifizialean eskuratu ezin den edozein material lortzeko.
Atera beharreko minerala zein den eta meatzeak non kokaturik dauden, meatzaritza prozesuak era batekoak edo bestekoak izan ohi dira.
-
Erauzketa:
Kobrea, burdina, nikela, bauxita, urrea, etab. mundu osoko erreserbetatik erauzten dira. -
Ponpaketa estazioa:
Ponpaketa estazioak meatzeen ondoan egoten dira sarri eta lohia biltegiratzeko deposituak edukitzen dituzte, baita lohietarako ponpak eta balbulak ere.
- Lohiak biltegiratzeko deposituak: tanga hauek meatzetik erauzitako lohia irabiatzeko edo biltegiratzeko erabiltzen dira.
- Lohi ponpak: ponpa hauek erabiltzen dira partikula likidoen eta solidoen nahasturaren presioa emendatzeko.
- Lohietarako balbulak: ponpaketa estazioan, ponpekin batera, lohietarako balbulak egoten dira, hala nola erretentzio balbulak eta boladun balbulak, lan baldintzak gogorrak direnerako.
-
Lohietarako hodia:
Hodiak erabiltzen dira ponpaketa estaziotik estazio terminaleraino edo findegiraino lohi korrosiboa, urratzailea eta kontzentrazio handikoa garraiatzeko.
Lohiaren osaera: normalean, lohiak nahasturik edukitzen ditu ura eta:
- Burdina
- Kobrea
- Bauxita
- Nikela, urrea, etab.
Bestalde, fluidoa baldintza hauetan egoten da: tenperatura altua, presio handia eta ingurune korrosibo eta urratzailea.
Baldintza horiek kontuan hartuta, lohien hodietan zerbitzu zorrotzetarako boladun balbulak instalatzen dira.
- Balbulen estazioa:
Balbulen estazioak, normalean, hodiaren luzeran kokaturik egoten dira eta zerbitzu zorrotzeko baldintzetarako balbulez osaturik egoten dira. Hodiak ixten direnean presio estatikoa ezabatzeko erabiltzen dira balbulok. - Estazio terminala:
Estazio terminalak itsas portuetatik gertu egon ohi dira.Lohia hoditik iristen da eta terminalean biltegiratzen da itsasoz garraiatu aurretik. Estazio terminalek, askotan, lohietarako biltegiratze deposituak edukitzen dituzte, non boladun balbulak instalatzen baitira zerbitzu zorrotzeko baldintzetarako.
- Findegia:
Lohia hodiaren bidez iristen da, eta findegian prozesatzen. Prozesatutako material ohikoenak bauxita, nikela eta kobrea dira. Findegietan lohietarako angelu balbulak eta konporta, globo nahiz erretentzio balbulak instalatzen dira.
Gaur egun, goi ingeniaritzako balbulak ekoizten ditugu, batez ere kobre, urre, burdina, nikel, zink, molibdeno eta alumina findegietarako; horretarako, askotariko material bereziak darabiltzagu, hala nola duplex altzairuak, super duplex altzairuak, hiperaleatuak, martentsitikoak, herdoilgaitz austenitikoak eta nikel aleazioak eta beroarekiko erresistenteak; baita karbono altzairuak eta aleazio ertain eta txikikoak.
Hona hemen meatzaritzarako gehien eskatzen diren balbula diseinuak: zerbitzu zorrotzetarako boladun balbulak, lohietarako erretentzio balbulak, itsasoko ura garraiatzeko konporta balbulak eta lohietarako angelu balbulak. Gainera, AMPOk konponenteentzako estaldura mota desberdinak eskaintzen ditu tamainaren, presioaren, tenperaturaren eta materialaren arabera. Horiek aplikatzeko, hainbat prozedura erabiltzen dira, esaterako: txapaketa, HVOF proiekzio termikoa eta PTA soldadura (arku transferituko plasma bidezko soldadura edo Plasma Transfer Arc Welding, ingelesez). Gure teknologia aurreratuei eta produktibitate handiari esker, AMPOk orotariko estaldurak egiten ditu soldadura bidez (tungsteno karburoa, kromo karburoa, etab.) edozein materialetan, erantzun denborarik laburrenean eta material bereziak erabiliz.
Galdaketa, mekanizazio eta estaldura teknologiei egiten diegun kontrolaren bitartez, gure azken produktuaren kalitatea goi mailakoa izatea ziurtatzen dugu.




































